Mindfulnessa eta autolaguntzarako podcasta da "Urratsa"; itxaropen eta baikortasun mezua zabaltzeko, osasuna modu integralean zaintzen ikasteko eta oreka emozionala berreskuratu eta mantentzeko. Naomi Mendizabalek lagunduko zaitu bide horretan.
3. atala
1. Kirol proba prestatzeko urratsa
Kirolak norbere mugak neurtzen ditu; esfortzua, nekea, eta izerdia. Ze gozoa den askotan, sentipen gazi hori ezpainetan! Hartu "Urratsa" beste entrenamendu bat bezala. Egunero zure kirolean entrenatzen duzun bezala, hartu tarte bat zure burua ere entrenatzeko. Zure kirol praktikan markarik onena lortzen saiatzen zaren bezala, saiatu urrats honetan ere eman dezakezun guztia eskaintzen. Zure gorputza eta burua batera entrenatuz lortuko baituzu zure onena ematea. Kirol proba prestatzeko "Urratsa" emango dugu atal honetan, Naomi Mendizabalekin batera. Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.
4. atala
2. Dolua gainditzeko urratsa
Denok ezagutu dugu inoiz. Denok gurutzatu gara harekin, edo sentitu dugu inguruan boladaren batean. Hala ere, oso gutxitan aipatzen dugu bere izena: heriotza. Nik ama galdu nuen gaztea nintzelarik eta gertaera horrek bi dolu eragin zizkidan. Lehenengoa, amaren heriotza ez onartzea izan zen. Urte batzuetan zehar barreneko sumendia lo mantentzea lortu banuen ere, egun batean dena lehertu zen. Bigarren dolua iritsi zitzaidan. Bizi izan ez nituen emozio eta sentipen denak onartu, ulertu eta bizitzea tokatu zitzaidan. Gaurko "Urratsa" horretara bideratuko dugu. Galdu dugun lagun, senide edo maiteak eragindako dolua gainditzera. Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.
5. atala
3. Lo gabezia gainditzeko urratsa
Gaurko atalean loa eta deskantsua landuko ditugu. Batzuetan siesta egiten dugu eta nekatuago jaikitzen gara. Bestetan, gaua iritsi, leher eginda sentitu eta lorik ezin hartu egoten gara. Bi kasu horiek oso ohikoak dira gure gizartean eta horiei irtenbidea emateko gaurko atalean jarraibide batzuk emango dizkizut loa hobeto hartzeko edota deskantsatuta esna zaitezen. Zailtasunak badituzu lo hartzeko, deskantsatzeko edo sarritan esnatzen bazara gauean zehar, hau da zure saioa. Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.
6. atala
4. Amatasunera urratsa
Laugarren "Urratsa" amatasunaren ingurukoa da. Amatasuna ez da norberaren seme-alaben zainketaz arduratzea bakarrik, baizik eta zu eta zure ingurukoak zaintzea, maitatzea eta babestea. Amaren sabeleko berotasuna berriz bizitzeko aukera izan nuen duela urte batzuk. Nire amaren desio eta emozioak, nireak izango balira bezala sentitu nituen, eta nire amaren zorionak elikagaiak baino gehiago betetzen ninduen. Saio haietan konturatu nintzen zer garrantzitsua den adimen emozionalaz arduratzea. Zer garrantzitsua den zure ingurua eta zure burua zaintzea eta zer on egin diezaiokeen zure zorionak unibertsoari. Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.
7. atala
5. Haserrea gainditzeko urratsa
Niri haserreak ez dit inoiz ezer onik ekarri, eta zuri? Haserre egon naizenetan gaizki sentitu izan naiz; gosea joan zait, korapilo batek lotu dit eztarria eta tentsio asko nabaritu izan dut gorputz guztian. Dena beltz ikusten da, dena nire aurkako bihurtua, irtenbiderik gabe, eta zenbat eta gehiago pentsatu, geroz eta gehiago haserretzen zara. Haserre zaudenean, izan ere, betirako haserre biziko zarela dirudi. Baina azkenean pasa egiten da. Haserrea sortu dizunarekin adiskidetu zarelako, gertatu denari garrantzia kendu diozulako edota, besterik gabe, momentua pasa egin delako. Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.
8. atala
6. Estresari oasia sortzeko urratsa
Zintzoa izateko, podcast hau prestatzeak estresa eragin didala aitortuko dut. Lagun batek estresa zer den galdetu dit eta gogoeta eginda, estresa itxaropen handiegiak sortzen didan sentsazioa dela erantzun diot. Saioetan onena eman nahiak, pentsamendu, emozio, jakintza eta bizipenak elkarbanatu nahiak estresa eragiten baitizkit. Estres puntu hori eramangarria zait. Ongi dakit ez naizela perfektua, ez ditudala beti erabaki onenak hartzen eta ez dudala beti arrazoia. Hori argi izateak estresari muga jartzen laguntzen dit. Akatsak agertuko dira, baina ez dute ez saioa, ez eta nire itxaropena zapuztuko. Estres egoeran murgilduta gaudenean bertara joan ahal izateko oasia sortuko dugu "Urratsa" podcastaren atal honetan. Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.
9. atala
7. Plazererako urratsa
Hitz boteretsua da plazera. Oso egoera ezberdinetan erabili izan ohi dut. Egun neketsu baten ostean ohera sartzean sentitu dudana, aspaldiko lagun baten berri izateak sortzen didan plazera, ondo egindako lanak emandakoa, sexu sutsuaren plazera, prestatutako jakia ahoan dastatzearen plazera… Plazera sortzen didaten pertsona, momentu, edota gauzak ez dira betirako. Betirako izango balira, ez lidakete luzaroan plazerik emango. Esanahia galduko lukete, plazer izatetik ohiko zerbait izatera pasatuz. Plazera iragankorra da baina prezio bat du. Behin sentitu ostean joaten utzi beharreko prezioa, alegia. Plazeraren bidaia egingo dugu "Urratsean" atal honetan. Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.
10. atala
8. Banaketarako urratsa, alde argitsutik
Izan ditudan bikote harremanetan, gehiagotan utzi naute haiek ni, nik haiek baino. Izan ditudan lagun-taldeetako harremanetan, banaketa pixkanaka eman izan da; norberak bere bizitzako bidea hartuz, apurka urrunduz joan gara. Familiartean, aldiz, banaketa beste garai batean eman zen; nerabezaroan, nik neure bizitza egitea erabaki nuenean. Nire buruarekin banaketa ere sentitu izan dut batzuetan; arazoak izan ditudanean eta irtenbide errazetara jo dudanean, nire gorputzetik at sentitu izan naiz. Neure baitara itzultzen asmatu dut, bihotza apurtu zaidanean puskak jaso eta bihotz berri eta indartsuagoa eraikitzen, familiaren babesa eskertuz. Egoera onartzean datza, bizitzaren jario gisara. Banaketarako "Urratsa", alde argitsutik. Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.
11. atala
9. Onarpenerako urratsa
Pentsatu hiru dohainetan. Erraza, ezta? Orain, zure hiru ahulgunetan. Zer moduz? Galdetzen didatenean, ausarta, indartsua eta leiala naizela erantzuten dut. Aldiz, hiru ahulguneak aipatzea kosta egiten zait huskeriak aitortzeko. Pentsatzen jarrita, ahulgune nagusia zalantzatia izatea eta bigarrena, inozoegia naizela. Oldartu ere erraz egiten naiz barrenak mugitzen zaizkidanean. Gure ahulguneak onartu eta dohainak indartzean, bizitza errazagoa da. Urratsa, gaur, kanpoaldetik barrura egingo dugu, dugun onena ateratzeko. Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.
12. atala
10. Beldurra uxatzeko urratsa
Nire burua onartzeko beldur izan naiz; ez dut bide erraza egin. Txikitatik tratatu naute ezberdin. Iraganeko egoerak eta haiei lotutako pertsonak eta gatazkak gainditzeko lanketan ari naiz apurka, nire burua ezagutzen, barne gatazkak gainditzen. Nire jokabideak zalantzan jarriz azaleratzen zait benetako izaera. Barrura begiratzeak ikara sortzen du, itzalak ageri direlako; gordetako sentimendu eta emozioetan arakatzen delako. Baina beldurrari aurrez-aurre begiratzen diozunean, beldurra sentitzen duzunean, sortzen da argia, ikusten da bidea, azaltzen da askatasuna. Ni bidean jarri naiz, eta zu? Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.
13. atala
11. Desiorako urratsa
Desioak askatu egiten gaitu ala beharrak sortzen dizkigu? Beti izan dut zalantza kontzeptu honekin. Izan ere, txikitatik, desioa mugatzaile bezala ulertu dut. Desioa izateak ezin-ase sentsaziora eramaten gaituela ulertzen nuen. Zerbait desiratzeak, hura edukitzearen ideia dakar. Ez duzun zerbait jartzen dizu begi aurrean, buruan; eta lortzen ez duzun bitartean guztiz osaturik egongo ez zarenaren sentsazioa sortzen dizu. "Urratsa" podcastaren atal honetako aztergaia du Naomi Mendizabalek.
14. atala
12. Urratsa ohera bidean
Ohera sartzeko momentua beti izan dut gustuko. Bakea eta lasaitasuna eman izan dizkit oheratzeak. Nire etxeko babesa sumatzen dut oheratzean eta sentsazio hau oso atsegina egiten zait. Txikia nintzela, amak ipuinak irakurri ohi zizkidan. Askotan amak berak asmatutakoak izaten ziren, eta horiek ziren nire gustukoenak, gogoan geratu zaizkidanak. Etxeko txikiarekin batera etzan eta egin dezagun elkarrekin ametsetarako bidaia. "Urratsa" oherako bidean emango dugu. Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.