
Serie dokumentala da, eta Donostiako sukaldari Martin Berasategik aurkezten du. Atal bakoitzean Eusko Label zigiluaren bi produktu aztertuko dira. Horretarako, ekoizleak bisitatuko dira, eta haien eskutik programako kamerak Euskal Herriko txoko askotara iritsiko dira. Ondoren, Berasategik produktu horiekin errezeta berritu bat prestatuko du.