"Zein da memorian arrasto sakonena utzi dizun iraganeko udaldia?" Galdera hori egin diegu gure inguruko sortzaileei. Udako soinu postalak, hitzak eta hotsak txirikordatuta. Udatekoak. Euskadi Irratiko Faktoria magazineko edukia.
1. atala
2026/07/02
Ruben Sanchez: Tafallako azken uda
"Gasteiztik Tafallara joatea Manhattanetik Bronxera joatearen parekoa zen". 12 urte bete berri eta mundua deskubritzear. Uda hartako bizipenak kontatu dizkigu Ruben Sanchezek.
2. atala
2026/07/09
Martxelo Sotes: 1986ko uda, "andaliatan"
11 urteko Martxeliko iruindarraren oroitzapenak: Sanferminak, Islako familia oporraldia amatxi Mariarekin eta Oiongo udalekuak, euskara ikasteko. Dena, prakamotzetan eta andaliak jantzita.
3. atala
2026/07/16
Maite Aristegi: uda bat baserrian
1975eko abuztura garamatza Maite Aristegik, Bergarako baserri girora: belar usaina, behi jendearekin harremana, auzolana eta bihurrikeriak. Lanari lotuta, naturan aske eta eskarmentua, bizitzaren gazi-gozoak, ikasten.
4. atala
2026/07/23
Iñaki Etxeleku: Afrikan, perlak kalabazetan klaxkaka.
1999ko uda ekarri digu gogora Iñaki Etxeleku kazetariak. Boli Kostara joan zenekoa, gazte, berde, ustez eta ametsez betea.
5. atala
2026/08/07
Pilar Askasibar: Arrasatetik Donostiara.
1964ko udara eraman gaitu Pilar Askasibar historia irakasle erretiratuak. Donostian bizi ziren osaba-izeben etxean igaro zuen uda, urtero legez.
6. atala
2026/08/13
Miren Gabantxo: 1976ko uda, uger egiten ikasi zuenekoa
1976ko udara eraman gaitu Miren Gabantxok. Zortez, urte hartan aitak udan izan zituen bi hilabeteko oporrei esker, uger egiten ikasi zuen.
7. atala
2026/08/20
Ibai Zabala: uda batez Irlandan
2000. urteko uda, Irlandan pasa zuen 13 urteko Ibaik. Ingelesa ikastera joan eta bizitzaz zer ikasi zuen kontatu digu. Urrunera ez ezik, barnera egindako bidaia eta Ibai betiko aldatu zuena.
8. atala
2026/08/27
Leire Palacios: nagusien sekretuak antzeman zituenekoa
90eko hamarkadara garamatza Leire Palaciosek, Errioxan, S Vicente de la Sonsierran, familian igarotako oporretara. Mahastiak, upategiak, prozesioak eta helduen sekretu ilun eta astunak, mostoa edaten zuen haurraren begietatik.