"Zein da memorian arrasto sakonena utzi dizun iraganeko udaldia?" Galdera hori egin diegu gure inguruko sortzaileei. Udako soinu postalak, hitzak eta hotsak txirikordatuta. Udatekoak. Euskadi Irratiko Faktoria magazineko edukia.
1. atala
29/08/2025
Maddalen Arzallus
Moskuko goxokizko katedrala, San Petersburgo eta umetako ametsa bete zuen uda hartako kontakizuna.
2. atala
22/08/2025
Mikel Martinez
Nanga Parbatera joan-etorria, Bilboko uholdeetan laguntzera itzuli aurretik. Bizkaiko espedizioak Himalaian bizi izandako abentura ezezaguna eta bizitzan, gailurra egitea zer den kontatu digu Mikel Martinezek. 1983ko udako oroitzapenen kontakizun zoragarria.
3. atala
14/08/2025
Mikel Pagadi
Argentinara egindako bidaiaren kronika. Koatiak, baleak eta Andeetako kondorra; Ushuaiaiko glaziarrak eta joan-etorriko hegazkin bidaiaren sorpresak.
4. atala
07/08/2025
Amorante
2017ko udako opor egunak ditu gogoan Amorantek, besteak beste, Manuela karabanarekin bizitako abenturak. Animaliak, olinpiadak, hildakoak, musika kontzertuak eta kilometro dezente, denetarik izan zuen uda hartan.
5. atala
01/08/2025
Aitzol Barandiaran
98ko uda ekarri du gogora Aitzol Barandiaranek. Lehendabiziko aldiz Euskal Herri mailako bertso-udalekuak antolatu ziren, Hazparnen.
6. atala
23/07/2025
Blanca Urgell
Telebistarik gabeko opor egunak ditu gogoan Blanca Urgellek, Tiron ibaiaren ertzean. Ume jolasak, herriko jaiak, arratsalde amaigabeak eta udako lehen maitasuna, dena aiton-amonen babesean.
7. atala
17/07/2025
Ana Arsuaga, Verde Prato
Landatako hondartzak eta Tolosa, Verde Pratoren udako oroitzapenetan.
8. atala
10/07/2025
Irati Jimenez
Villalainera eta 80ko hamarkadara garamatza Irati Jimenezek bere udako oroitzapenetan.