Astelehenetik ostiralera, Euskadi Irratiaren eguerdiak, uda giroz bustiko dira.
1. atala
Udan Blai uztailak 2
Udan Blai saioan modan dauden bikinien inguruan aritu dira. Baita Broadwayeko Ederra eta Piztia musikalaz ere. Euskal Herrian dira uda honetan eta pertsonaietako bat da Jaione, 6 urteko Zestauarra. Ingles klasean gaur eguraldiaz aritu dira.
2. atala
Udan Blai uztailak 3
Teknologi berrien atalean Xabi Unanuek eskumuturrean daraman smart watch pulsera erakutsi die. Getxo Jazz jaialdiaren egitaraua ezagutu dute Blai saioan. Kirolen atalean Flyboarda egin dute Alain Agirrezabalarekin eta Debako itsasmilara joan dira.
3. atala
Udan Blai uztailak 4
Zarautzko Cava azokan dastaketa egin du gaur Itziar Arangurenen saioak. Bilboko Kalealdian antzerki jaialdian ikusle izan dira Blai saiokoak. Eta, euskaldun askok bezala, Salouen bukatu dute saioa, bertan dagoen familia batekin hizketan.
4. atala
Udan Blai uztailak 5
San Fermin festa handiaren atarian entzierroko korrikalariekin egin dute tertuliatxoa. Entzierroak gainera badu lehen aldiz filmea eta ekoizlearekin izan dira. Saioa amaitzeko zuzeneko kantuak eskeini dizkie Belceblues musika talde bergararrak.
5. atala
Udan Blai 2013
San Ferminetako giroa izan dute Blai saioan. Iñaki Elortzak ekarri dizkie goizero bezala bertako doinuak. Maria Fernandez moda adituarekin beherapenez aritu dira eta bukatzeko Julen Telleria lankidea hasi da udako kantua izanen denaren bila.
6. atala
udan blai uztailak 9
Sanferminetan izan dira Blai saiokoak. Entzierro txikia jarraitu dute Iñaki Elortza lankidearen eskutik. Ondoren Android sistemaren euskaratzeaz aritu dira Xabier Unanueren tartean. Bukatzeko ingles lekzioan W eta H letrak ahoskatzen ikasi dute.
7. atala
Udan Blai uztailak 10
San Ferminetan izan dira gaur Blai saiokoak. Zehazki Gaztelu plazan dantzari txikiek egin duten emanaldian. Ondoren Alaitz Dueñas animalia zaintzailea ezagutu dute. Marramiau zerbitzua du berak eta nahi izatera txakurra paseatzen dizu.
8. atala
udan blai uztailak 11
Udaletxe barrutik egin die gaur Iñaki Elortzak Sanfermin jaien kontaketa. Izan ere Tolosako Txistulari Bandari saria eman diote. BBK live jaialdian dagoen Ainhoa Urretabizkaia Gazteako lankidearekin ere hitz egin dute. Lanzarote irla ezagutu dute.
9. atala
udan blai uztailak 15
Orioko Bisigu festarako gonbitea jaso dute Udan Blai saiokoek gaur. Eta ondoren Biarriteko Big FEstibalera joateko sarrerak zozketatu dituzte. Bertan izanen diren Anai Arreba taldekoek egin diete Miarritzera joateko gomendioa.
10. atala
udan blai uztailak 16
Karmen egunez Donostiako kaian hasi dute eguna. Ondoren herriz herri auzolandegietan ibiliko diren bi gazte, bi auzokontalari ezagutu dituzte Ander Bolibar eta Ane Elordi. Gasteizeko Jazzaldian geldialditxoa egin eta gero ingles klasea izan dute.
11. atala
udan blai uztailak 17
Asier Kidam mago handia izan dute gaur Blai saioan. Besteak beste ETB-1 katean duen saioaz aritu da. Kirolen tartean Sopelako lasterketa nudistaz aritu dira, Getaria Zarautz itsas zeharkaldiaz eta Orion soka saltoan eginen den desafioaz ere bai.
12. atala
udan blai uztailak 18
Ane Elordi auzokontalariarekin hitz egin dute gaur. Lemoatx menditik egin dute bat berarekin. Ondoren goiz pasa egin dute Benidorm herrian. Bertan oporretan dauden bi neskarekin mintzatu dira Blai saioan.