
Lehiaketa gastronomiko honetan, une gazi-gozoak bizi dituzten hiru jatetxek 3000 euroko saria lortzeko borrokatuko dute. Irabazleak bere negozioa hobetzeko erabiliko du sari hori. Lehiakideek hiru adituren aholkularitza izango dute (Zuriñe Garcia, Alex Duke eta Anais Iglesias), eta bakoitzak bere jatetxeari gehien komeni zaizkion aldaketak zein diren aholkatuko diete.