Euskarari buruzko saioa, Kike Amonarrizek eta Izaro Arrutik aurkeztuta.
4. atala
2026/10/18
3. atala
2026/10/11
Jalgi hadi plazara!
Koldo Azkona ikertzaileak, Dancerie Ensemble taldeko kideak, musika errenazentista konposatu zuen, Bernart Etxepare testuak egokituz. Bestalde, Imanol Epelde kultura-sortzaileak hiri-erritmoekin berrinterpretatu zituen, eta ikusi zuen musikak testu horiek gazteei hurbiltzea errazten duela. Lide Hernandok (Bele) eta Maitane Iruiñek (Mirua) gogoeta egin dute jasotako jaraunspenari buruz, eta Pantxoa Carrere eta Peio Ospital Sempere elizaren aurrean bildu dira.
2. atala
2026/10/04
Madrilgo euskaltzaleak
Saioak euskararekin lotura duten hainbat pertsonaren testigantzak biltzen ditu, ikuspegi eta ibilbide desberdinetatik. Karlos Cidek eta Almudena Miragayak euskararekiko eta euskal kulturarekiko harremana nola sortu zen kontatzen dute; aldi berean, Europar Batasunean euskara ofizial egiteko ahalegina aztertzen da, José Manuel Albaresekin egindako elkarrizketaren bidez. Horrez gain, Juan Carlos Moreno Cabrera hizkuntzalariak hizkuntza politikaz hausnartzen du, eta Errukine Olaziregik Madrilen euskara irakasle gisa duen esperientzia partekatzen du.