Juan Aldazek kontatutako biografiak, geure burua hobeto ezagutzeko.
1. atala
2026/09/05
Pape Niang, manteroa
Bilboko kaleetan kale-saltzaile edo mantero aritutako Pape Niang senegaldarraren historia gogorra ekarri digu Juan Aldaz soziologoak
2. atala
2026/10/03
Elbira Zipitria, andereñoen andereñoa
Elbira Zipitria pedagogoa, ikastolen mugimenduaren bultzatzailea izan zen. Gerraostean, euskarazko eskola klandestinoak eman zituen; etxez etxe hasieran, eta bere etxean ondoren. Dozenaka haurren irakasle izateaz gain, andereñoen andereñotzat ere badugu, gerora ikastoletan andereño izango ziren askoren maistra izan baitzen.
3. atala
2026/10/18
Jeanette Winterson, zergatik izan zoriontsu, normala izan zaitezkeenean?
Zergatik edo zertarako erabakitzen dute pertsona batzuek guraso izatea? Zergatik hezten dituzte guraso batzuek hain "gaizki" beren seme-alabak? Zertarako balio du poesiak? Eta literaturak? Zergatik izan zoriontsu, normala izan zaitezkeenean? Jeanette Winterson idazle britainiarraren bizitzak galdera horien inguruko hausnarketak eragin dizkio Juan Aldaz soziologoari