Zientzia eta teknologia ardatz dituen saioa, Iñaki Leturiak aurkeztuta.
2. atala
2026/09/26
Robotekin bizi
Teknopolisen denboraldi berria robotez inguratuta abiatuko da. Mondragon Unibertsitateko Ainhoa Apraizek robotekin nola harremantzen garen azalduko du, Danobaten robot industrial bat sortu dute eta Donostiako Cyber Surgery enpresan, berriz, robot kirurgikoa.
3. atala
2026/10/03
Zeru-goietako industria
10 hegazkinetik 1ek Euskal Herrian egindako piezak ditu. Aernnovaren Berantevillako lantegian aeroegiturak egiten dituzte, eta Zamudioko CFAA zentroan motor eraginkorragoak eraikitzeko teknologiak garatzen dituzte
4. atala
2026/10/10
Transplanteak: bizitza opari
Araitz Zuazo Bizkaiko transplanteen eta ehunen lurralde koordinatzaileak transplanteak posible egiten dituen giza sarea eta sare zientifikoa erakutsiko ditu. Gurutzetako Ospitaleko ebakuntza-geletan, berriz, bizitzak salbatzeko aukerak zabaltzen dituzten aurrerapen zientifikoak erakutsiko dituzte.
5. atala
2026/10/17
Minbizia ikerketaren argitan
Minbizia gainditu duen pertsona batek azalduko digu zer den gaitz horri aurre egitea, eta Donostia Ospitaleko, Biobizkaiako eta Bioguneko adituen eskutik jakingo dugu zer aurrerapen izan diren azkenaldian diagnostikoan eta tratamenduan.