Zientzia eta teknologia ardatz dituen saioa, Iñaki Leturiak aurkeztuta.
36. atala
24/06/2026
Ilargiaren itzalean
Denboraldiko azken saioan abuztuaren 12ko eguzki-eklipseaz arituko gara Naiara Barrado EHUko astrofisikariarekin, eguzkiaren koroaren ikerketaz Kanarietako Astrofisika Insitututko Iñigo Arreguirekin, eta animaliek eklipsean izango duten portaeraz Urdaibai Bird Centerreko Edorta Unamunorekin.
35. atala
17/06/2026
ON Zientzia, inoiz baino gazteago
ON Zientzia bideo-lehiaketaren 16. edizioko sari-banaketa eta bideo irabazleak.
34. atala
10/06/2026
Teknologiak menuan
Food 4 future azokan, BRTAko zentroek etorkizuneko menua hobetuko duten teknologiak aurkeztu dituzte: Tecnaliak nekazaritzarako robot bat eta garapen bioteknologikoak erakutsiko ditu, Aztik elikagai berriak sortzne ditu eta adimen artifiziala garatzen du helburu nutrizionalekin, eta Neikerren agrovoltaikoaren aukerak aztertzen dihardute.
33. atala
03/06/2026
Adimen artifiziala markak hausteko
Iñigo Urteaga BCAM zentroko ikertzaileak azalduko digu nola lagundu dezakeen adimen artifizialak kirolean hobetzen; zentro horretako beste ikertzaile batzuek Universitario Bilbao Rugby taldeko jokalariak sentsorizatu dituzte haien errendimendua optimizatzeko, Sweatheart proiektuaren baitan. Eta Amaia Ostolaza atletak glucovibes aplikazioa erakutsiko digu; glukosa-maila monitorizatzen du bere metabilismoa erregulatzeko.
32. atala
27/05/2026
Baskoiak eta erromatarrak: hibridazio baten lorratzak
Aranzadik antolatutako `Irulegitik Pompelora¿ erakusketa bisitatuko dugu, han ikusgai dauden piezak zer aztarnategitatik atera diren ikusiko dugu eta zeramiken erreplikak nola egin dituzten azalduko digute Euskal Buztingintzaren Museoan.
31. atala
20/05/2026
5.0 Industria: gizakia erdigunean
5.0 industriak ekarriko dituen aurrerapenak Miren Illarramendi Mondragon Unibertsitateko ingeniariarekin; Tknikak sustatutako ikas-fabrikak etorkizuneko langileak trebatzen; MUk gidatutako proiektu bat material kritikoen txirbilari bigarren bizitza bat emateko.
30. atala
13/05/2026
29. atala
06/05/2026
Azpiegitura bereziak, puntako zientzia egiteko
BRTA aliantzako zentroen hiru azpiegitura berezi bisitatuko ditugu: Neikerren segurtasun biologiko goreneko laborategia, txip kuantikoak diseinatzeko CIC Nanoguneren dorre berria eta Tecnaliaren hidorgenoaren laborategia.
28. atala
29/04/2026
Planeta, porrot hidrikoan
Ane Zabaleta EHUko hidrologoak porrot hidrikoan sartu garela azalduko du; EHUk zuzendutako proiektu batek Deba ibaiko presak eraitsi ditu bertako ekosistema hobetzeko; Zuriñe Zulaika ETBko meteorologoak negu honetan izandako 11 borrasken atzean dagoena erakuitsiko digu.
27. atala
22/04/2026
Zibersegurtasuna: aro digitalaren erronka
Javier Diéguez Cyberzaintzako zuzendariari elkarrizketa; Mondragon Unibertsitateko ikertzaileek garatzen dituzten ikasketa federatuko ereduak, adimen artifiziala entrenatzeko datuak babestuta; Tknikak antolatutako Cyberlehia lehiaketaren finala.
26. atala
15/04/2026
Itsasoan nabigatzeko aurrerapenak
Bermeoko Nautika eta Arrantza Eskolara bisita; eguzki-panelen bidez kargatzen diren itsasontzi elektrikoak Abadiñoko Lasai enpresan; ur-azaletik altxatzen diren Foilchemy enpresaren foilak Orion.
25. atala
01/04/2026
Trenen segurtasunerako teknologia berriak
Aste honetan Teknopolis saioak trenaren segurtasuna aztertuko du. BRTA aliantzako ikerketa-zentroetan garatzen ari diren teknologiak ezagutuko ditugu: CEITen trenbideak ikuskatzeko ibilgailu adimentsuak garatzen dituzte. Ikerlanen sentsore aurreratuak eta Adimen Artifiziala integratzen dituzte, trenaren eta azpiegituraren arteko konexioa hobetuz. Eta Tecnaliaren suaren eta entsegu mekanikoen laborategietan trenen osagai guztiak muturreko baldintzetan aztertzen dituzte merkaturatu aurretik, pieza bakoitzaren fidagarritasuna bermatzeko.