Zientzia eta teknologia ardatz dituen saioa, Iñaki Leturiak aurkeztuta.
2026/09/27
Robotekin bizi
Teknopolisen denboraldi berria robotez inguratuta abiatuko da. Mondragon Unibertsitateko Ainhoa Apraizek robotekin nola harremantzen garen azalduko du, Danobaten robot industrial bat sortu dute eta Donostiako Cyber Surgery enpresan, berriz, robot kirurgikoa.
2026/10/04
Zeru-goietako industria
10 hegazkinetik 1ek Euskal Herrian egindako piezak ditu. Aernnovaren Berantevillako lantegian aeroegiturak egiten dituzte, eta Zamudioko CFAA zentroan motor eraginkorragoak eraikitzeko teknologiak garatzen dituzte
2026/10/11
Transplanteak: bizitza opari
Esther Corral Euskadiko transplanteen koordinatzaile nagusiak transplanteak posible egiten dituen giza sarea eta sare zientifikoa erakutsiko ditu. Gurutzetako Ospitaleko ebakuntza-geletan azaltzen dute bizitzak salbatzeko aukerak zabaltzen dituzten aurrerapen zientifikoak.
2026/10/18
Minbizia ikerketaren argitan
Minbizia gainditu duen pertsona batek azalduko digu zer den gaitz horri aurre egitea, eta Donostia Ospitaleko, Biobizkaiako eta Bioguneko adituen eskutik jakingo dugu zer aurrerapen izan diren azkenaldian diagnostikoan eta tratamenduan.
2026/10/25
Itsas mailaren igoera geldiarazteko zientzia
Klima Aldaketaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, euskal kostaldea itsas mailaren igoerara nola egokitzen ari den ezagutuko dugu: Azti, IHOBE eta EHUko zientzialariek hainbat proiektu erakutsiko dizkigute Pasai Donibanen, Zarautzen eta Gorlizen.
2026/11/01
Dibertsiorako teknologiak
Espektakuluetan teknologia ezinbestekoa da ikusleak harritzeko: bideomapping-a egiten du Logela Multimediak, Sendavivan atrakzioak dituzte eta Valecea su-etxe arabarrean piroteknian adituak dira.