Marian Beitialarrangoitiak osasunak historiarekin eta gizartearekin duen lotura erakusten duten gaiak lantzen ditu, horietan arituak eta adituak direnekin hitz eginez.
1. atala
06/07/2025
Tenperaturaren igoerak gure osasunean duen eragina aztertu dugu
Elisa Sainz de Murieta, EHUko eta BC3ko ikertzailea Europa mailan egiten ari den azterketa batean parte hartzen ari da eta zertan ari diren kontatu digu. Koldo Cambra osasun publiko eta adikzioen zuzendari ordeari berriz berotik babesteko aholkuak eskatu dizkiogu.
07/12/2024
Ahots galera eragiten duten osasun arazoez Lide Pagaldai otorrinoarekin
Ahotsaren galera eragiten duten osasun arazoez Lide Pagaldai otorrinoak argibideak eman dizkigu eta Joseina Etxeberria musika adituarekin musikarien ahotsaren aldaketari begirako tartea osatu dugu
2. atala
30/11/2024
HIESAren aurka borrokan Joseba Errekalde
Joseba Errekaldek 30 urtetik gora daramatza HIESArekin eta honen aurkako borrokan. Oskar Ayerdi berriz Osakidetzako HIESAren planaren arduradun asistentziala da.
3. atala
28/06/2025
Menopausia
Junkal Alzugarai fisioaren ikuspuntutik abiatuta Menopausiaz aritu gara eta Elene Jimenez Sexuneko kide eta sexologoarekin klimaterioa lantzeko egiten dituzten talde saioen berri jaso dugu.
14/12/2024
Emaginen historia
Itziar Hoyos EHUko medikuntza eta erizaintzako fakultateko irakasleak emaginen historian murgildu gaitu eta egun etxean erditzen laguntzen duen emaginak, Clara Rosasek, egungo errealitatean kokatu gaitu
4. atala
21/12/2024
Zoru pelbikoa lanketarako saioak Ilgora fisioterapia zentroan
Ane Lopez de Arregi fisioterapeutak Hernanin duen zentroan talde saioak egiten ditu eta zoru pelbikoa lantzearen onuren berri eman digu. Saioetan parte hartzen duten ama izan berriek beraien esperientziaren berri eman digute
5. atala
22/06/2025
Amaia Aberasturi aktorea: elkarlanetik oztopoak gainditzeko bidea
Amaia Aberasturi aktorearekin aritu gara solasean, zaldigainetik erorita izandako osasun arazo larrien inguruan eta hauek gainditzeko izandako profesional zenbaiten laguntzaz.
28/12/2024
Genero perspektiba falta medikuntzan
Ana Galarraga, Elhuyar-eko zientzia dibulgatzailearen laguntzaz aztertu dugu, proba diagnostikoetan, esku hartzeetan, tratamenduetan zein ikerketan ematen den genero perspektiba falta
6. atala
04/01/2025
Txandaka lan egiteak osasunean duen eragina aztergai
Josu Zubillaga eta Eneko Mujikak urteak daramatzate ondorioak nozitzen, Iñigo Apellaniz EHUko laneko segurtasun eta osasun masterreko irakaslea da eta Paola Orrantia berriz ikaslea
7. atala
15/06/2025
Odol-ematearen ibilbidea: keinu txiki batek bizitzak salba ditzake
Behin odola emanda, zein erabilpen ezberdin ditu? Odol emate bakoitzak 10 gaixorentzako onura dakar. Transfusio eta giza ehunen zentroan zein Gipuzkoako Odol Emaleen elkarteara jo dugu kontsulta egitera.
11/01/2025
Artean erabilitako material batzuk baztertzen joan dira toxikoak zirelako
Zeintzuk Oskar Gonzalez EHUko arte ederretako irakasleak argitu digu eta nola ordezkatu dituzten egunerokoan Adriana Ibargoyenek azaldu digu, Mihise pintura akademiako arduradunak.
8. atala
18/01/2025
Hotzaren eragina osasunean Idurre Labaka medikuarekin eta Juanjo San Sebastian mendizalearekin
Idurre Labakak hotzak gure osasunean nola eragiten duen eta gorputzeko beroari nola eutsi argitu digu eta Juanjo San Sebastianek muturreko hotzean arituak bere esperientziaren berri eman digu, 3 hatz baino ez ditu osorik