Marian Beitialarrangoitiak osasunak historiarekin eta gizartearekin duen lotura erakusten duten gaiak lantzen ditu, horietan arituak eta adituak direnekin hitz eginez.
1. atala
2026/09/06
ELA gaixotasuna, gertutik bizi dutenen testigantzak
Xabier Estefania Gil-en eta etxekoen egunerokoa asko aldatu da azken urtean, Javier aitari ELA zuela esan ziotenetik. Ordutik bizi duten egoeraren berri eman digu. Idoia Coloma Del Tiok berriz azken urtean amaren galera oso presente izan du, ELA gaixotasunak erasan eta hilabete gutxitan hil zen. Egun elkartean ari da Estefania Gil familiaren eta gaixotasuna etxean dutenen egunerokoari aurre egiteko egin beharreko urratsetan laguntzen.
2. atala
2026/09/13
Glaukoma, gehien erasaten duen gaixotasun neuro degeneratiboa
Aizpea Izak haurra zenetik du glaukoma, baina ez da ohikoena. Aritz Urkola oftalmologoak eman digu gaixotasunaren berri eta ohartu, besteak beste, adin batetik aurrera begiko tentsioa zaintzeak duen garrantziaz, garaiz ez diagnostikatzeak itsu geratzea ekar bait dezake.
3. atala
2026/09/20
Dementzia duten gaixoen senideen bakardadea
Amaia Arregi Amas psikologoa da, baita Aubixa Fundazioko koordinatzailea ere eta dementzia duten gaixoen senideen bakardadeaz azterketa egin du, zaintzaile profil ezberdinak definituz: planifikatua, saturatua, kulpabilizatzailea eta exijentea. Izen bakoitzaren atzean dagoen errealitatea azaldu digu eta ondoren Leticia-rekin hitz egin dugu. Senarrak Alzheimerra du, bera da zaintzaile nagusia eta gaixotasuna etxean sartu zenetik egunerokoa nola aldatu zaion azaldu digu.
4. atala
2026/09/27
Jaso ikastolak buru osasuna landu du Taupaka Musikalaren bidez
Imanol Janices Jaso musikaletako zuzendarietako batek eta bi parte hartzailek, Erika Garbisu eta Ane Ozcoidik azaldu digute, entsegu batean sartuta, musikalak zer aztertzen duen eta parte hartzeak zer suposatzen du beraientzat. Medikuntza ikasle bat da protagonista, familiaren espektatiben eta MIR azterketaren presiopean harrapatutra bizi den gaztea.
5. atala
2026/10/04
Patata, sukaldean falta ez den jakia, Arabakoa bada hobe
Patata historia luzea duen eta funtsezkoa den jakia da. Arabako Udapa kooperatiban, patatak garai batean izandako tokia berreskuratzeko lanean ari dira. Egiten dutenaren berri jakiteko Jundizen duten egoitzara hurbildu gara, eta Naiara Lopez de Uralde komunikazio arduradunak eman dizkigu argibideak. Egiten duten lana ezagututa, Anne Otegi sukaldaritza osasuntsu irakaslearekin nutrizio ikuspegitik dituen ezaugarriak aztertu ditugu.
6. atala
2026/10/11
Epilepsia: gaixotasun neurologiko ohikoenetakoa
Markel Erburu Osakidetzako neurologoarekin gaixotasuna hobeto ezagutzeko tartea egin dugu, eta berak emandako argibideak kasu zehatz baten azterketan lagungarri izan ditugu. Arantza Gaztañagaren kasua ezagutu dugu adituaren azalpenak entzunda. Medikazioaren bidez bere epilepsia kontrolatzerik ez du, maiz izaten ditu krisialdiak eta gertatzen zaiona artearen bidez adierazten du.
7. atala
2026/10/18
Ines Osinaga, geldialdi behartuaz eta itzuleraz
Sare sozialen bidez jakin genuen masaileko hezur bat nekrosatu zitzaiola eta denbora batez gelditzera behartuta zegoela. Martxotik maiatzera osatze lanetan zentratu zen, eta udan berriro itzuli zen emanaldietara. Gelditzea nola izan zen, nola eraman zuen, uda nola joan zaion jakin nahiak bultzatuta gonbidatu dugu, bere berri ematera