Kepa Iribar Euskal Herriko surflariekin elkarrizketan, itsasoari begira. Euskadi Irratiak landutako edukia. EITB Mediak GUAU gure audioa plataforman argitaratua.
6. atala
29/08/2026
6. Leti Canales
Azken urteetako euskal lehiakiderik aipagarrienetakoa. Txapelketen bidea amaierara hurbiltzen ari zaio, baina baditu etorkizunerako asmoak.
5. atala
28/08/2026
5. Adur Amatriain
Munduko challenger zirkuitoan aritzea zer den, barrutik kontatuta. Prestakuntza, txapelketak, taulak, presioa… eta surfean dituen ilusioak.
4. atala
22/08/2026
4. Ainhoa Leiceaga
Surflaria, ikaslea, gaztea… baina guztiaren gainetik, naturaren maitalea. Hura zaintzea da bere grina nagusia.
3. atala
21/08/2026
3. Eneko Acero
Euskal surfean abizen pisutsua da Acerotarrena. Enekok ekin zion mundu mailan lehiatzeari, dena egiteko zegoenean. Ate denak zabaltzeko zeudenean, bera izan zen aurrenekoa.
2. atala
15/08/2026
2. Miriam Imaz
Anaien ubera jarraituz itsasoan sartu eta surflari profesionala izatera iritsi zen, txapelketatan, zein free surfean. Aitzindaria hegoaldeko emakume surflarientzat.
1. atala
14/08/2026
1. Matt Etxebarne
Foil-arekin dabil munduan zehar, direnik olaturik berezienetakoak surfeatuz: Peahi (Hawaii), Mavericks (California), Mullaghomore (Irlanda); eta etxekoak, Belharra tartean. Maite du bere surfa muturrera eramatea.