Euskal Herriko surflariekin solasean aritu da Kepa Iribar, itsasoari begira, olatu eta olatu artean.
1. atala
1. Matt Etxebarne
Foil-arekin dabil munduan zehar, diren olaturik berezienetakoak surfeatuz: Peahi (Hawaii), Mavericks (California), Mullaghomore (Irlanda); eta etxekoak, Belharra tartean. Maite du bere surfa muturrera eramatea.
2. atala
2. Miriam Imaz
Anaien ubera jarraituz murgildu zen itsasoan, baina surflari profesionala izatera iritsi zen, txapelketetan, zein free surfean. Miriam Imaz aitzindaria, erreferentea da hegoaldeko emakume surflarientzat.
3. atala
3. Eneko Acero
Euskal surfean pisuzko abizen bat bada, Acero da abizen hori. Enekok ekin zion mundu mailan lehiatzeari, dena egiteko zegoenean. Ate guztiak zabaltzeko zeudenean, Enekok banan-bana jo zituen aurrenekoz.
4. atala
4. Ainhoa Leiceaga
Surflaria, ikaslea, gaztea… baina batez ere naturaren maitale sutsua. Hura zaintzea da bere grina nagusia.
5. atala
5. Adur Amatriain
Munduko Challenger zirkuitoan jardutea zer den, barrutik azaldu digu Adur Amatrianek. Prestakuntza, txapelketak, taulak, presioa… eta surfean dituen ilusioak.
6. atala
6. Leti Canales
Emakumezkoen surfean euskal lehiakiderik aipagarrienetakoa da Leti Canales. Txapelketen bidea amaierara hurbiltzen ari zaio, baina baditu etorkizunerako asmo beteak.