Nekazaritzari, arrantzari eta abeltzaintzari buruzko saioa.
1. atala
2026/02/15
Programak 2026ko sagardotegi denboraldiaren irekiera jasotzen du Astigarragan, Petritegin eta Uxarten, agintariekin, omenduekin eta Euskal Pilota Selekzioarekin, baita giroa, dantzak eta sagarrondo landaketa ere. Abadiñoko San Blas azoka ere ageri da. Bigarren erreportajeak Getariako San Anton eguna, Getariako Txakolinaren uztaren aurkezpena, Laguardiako EDA Drinks & Wine campuseko lehen harria eta Bilboko Gure Ardoak azoka biltzen ditu.
2. atala
2026/02/22
Programak sagardo-sagarrondoen inaustea erakusten du Altzon, Félix San Sebastiánek azalpenak emanez eta landaketa-sistemak aurkeztuz. Halaber, Markina-Xemeingo Larruz gaztandegira hurbiltzen da, Muniozguren anaiek euren artaldea eta jasotako sariak erakusteko. Hirugarren erreportajeak Getariako Txakolinaren mahastietako inausaldia jorratzen du K5 upategian, Amaia Argiñanoren eta lantaldearen eskutik. Berrietan, Bizkaiko landa-bideak hobetzeko inbertsioa aurkezten da Garain.
4. atala
2026/03/01
3. atala
Lizartzan, Euskadiko enpresa zaharrenetako bat bisitatu dugu: Insalus. 1888. urtean hasi zen ura botilaratzen. Albistegian, Aztik egindako ikerketa baten berri emango dizuegu. Ozeanoa berotzearen ondorioz, hegalaburrak migratu egingo du. Bigarren rerreportajean Iturbe anaiak ezagutuko ditugu. 43 urte daramatzate blonde arrazako ganadua gobernatzen. Ikusiko ditugun abereak onenetakoak dira. Eguren Ugarte upategian amaituko dugu. Inausketa nola egiten den eta uzta on bat lortzeko zeinen garrantzitsua den erakutsiko dizuegu.
5. atala
2026/03/08
Gaurko saioan Bermeoko Urdaibai Kontserbak bisitatuko dugu, gildak eta gatz gutxiko antxoak prestatzen dituzte. Nekaturrek Diman egindako batzar orokorraren laburpena egiten dizuegu albistegian. 2019. urtean, Ainarak eta Ainhoak 'Lavándula' enpresa zabaldu zuten Otxandion eta bi ekintzaile horien ibilbidea ezagutuko dugu. Slow Food nazioarteko mugimendu bat da eta kontsumo eta ekoizpen txikien eta elikagai osasungarrien kontsumo arduratsua sustatzen du.
6. atala
2026/03/15
Astigarragan hasiko dugu Sustraia saioa gaur. Euskal Herriko arotzeria-eskoletako ikasleak herriko dolare zahar bat berreskuratzen ari dira. Albistegian, Zarautzeko Mahasti Krosaren laburpena egingo dizuegu. Ipar Euskal Herriko hiru gaztek 'Txanda' izeneko proiektua jarri dute martxan. Baratze bat lantzeaz gain, jatetxe bat ireki dute Bilbon, produktu ekologikoak bertan erabiltzeko. Irunen amaituko dugu. 'Itsasoko' enpresa txiki bat da, eta aditu askoren iritziz, munduko arrain zoparik onena egiten dute.
7. atala
2026/03/22
BECetik abiatuko gara gaur, Gustoko azoka antolatu baitzuten berriro. Hurbileko eta kalitate oneko elikagaiak sustatzea da Gustoko azokaren helburua. Ondoren, baxurako flotaren antxoa-harrapaketak eta Suspertze Plana izango ditugu albiste. Judit eta Aitor bi gazte abeltzain dira eta esne-etxalde bat gobernatzen dute era ekologikoan. Haren ekoizpenetik hainbat gazta-mota egiten dira. Bastidan amaituko dugu, ibilbide bat abian jartzen ari baitira labar-dolareak ezagutarazteko.
8. atala
2026/03/29
Bizkaiko herri txikietatik abiatuko gara gaur. Landa-bideak ezin garrantzitsuagoak dira lurralde osoa benetan kohesionatzeko, eta bertakoen bizi-kalitatea hobetu egiten dute. 'El bosque de los deseos, Desioen Basoa' ekimenaren eskutik, 120 lagun bildu ziren Mutrikun zuhaitzak landatzeko. Basotik Fundazioak antolatuta, herriko 90 bat ikaslek hartu zuten parte. Aste honetan Sustraia saioa bukatzeko, Nekatur elkarteko bi nekasaritza turismo bisitatuko ditugu. Nekasaritza turismo eta landetxeen sarea tresna bikaina da Euskadiko txoko bakoitza ezagutzeko eta kultura-adierazpen ugari erakusteko.
9. atala
2026/04/05
'Kroketak.eus' enpresa abian jarri zuten bi ekintzaile ezagutzeko, Gasteiz aldera joko dugu gure saioaren hasieran. Kroketak egiteko prozesua erakutsiko digute. Ondoren, Euskadiko ekoizpen ekologikoaren hazkundea izango dugu albiste. Jarraian, Oñatira joango gara eta Gesaltza ardi-etxaldea aurkeztuko dizuegu. Idiazabal jatorri-izeneko gazta egiten dute. Bartzelonan amaituko dugu. 'Alimentaria' munduko azokarik garrantzitsuenetako bat da, eta Euskadi bertan izan zen, gure industriaren ospe handia eta lan ona aldarrikatzen.
10. atala
2026/04/12
Latxaberri behi-aziendaren ustiategiak, Abadiñon, bere ekoizpen-sistema eta merkaturatzen duen haragia erakusteko ateak irekitzen ditu. Lursailera ere hurbiltzen da, hainbat lurraldetan dagoen nekazaritza- eta abeltzaintza-elkartera: Arkabustaizko txerto-ustiapenetik eta Gijibo mendilerroko ganadutik, Lekes berotegietara (Lezaman) eta Santa Klara baserrira (Zumaian), nekazaritza-turismoan eta esne-abeltzaintzan aritzen baita. Gainera, Artzain Egunaren albisteak Ordizian.
11. atala
2026/04/19
Eskoriatzan izan gara Zubia bisitatzen. Pateetan espezializatuta dago eta sortu zenetik eskaintza dibertsifikatu du. Elikagaien sektorean erreferentziazko enpresa bat da. Albistegian Basque Seafood Kofradiaren berri emango dizuegu. Arraina merkaturatzeko eredua aldatu nahi duen aliantza estrategiko berri bat da. Ordiziako Artzain Egunarekin amaituko dugu. Idiazabal gazta eta artzainen lana maite dituztenentzat oso egun berezia da.
12. atala
2026/04/26
Hamabi artzain berrik Arantzazun jaso zituzten diplomak eta makilak, ardi-sektoreko profesional horiek kreditatzeko Artzain Eskola Gomiztegin egindako ekitaldi batean. Nekaturrek Aste Santuko landa-ostatuen okupazioari buruzko datuak aurkeztu ditu, eta Aitor Buendia kazetariak Arabaren ' Caracol de Oro 2026' saria jaso du Radio Euskadin eta Gasteizen Slow Food hedatzeko egindako lanagatik.
13. atala
2026/05/03
Adunako Etxaldea upategiak, Samaniegon (Arabako Errioxa), ateak irekitzen ditu ardo ekologikoaren eta loratzeko mahastien aldeko apustua erakusteko. Gipuzkoatik, Alemaniako Cider World delakoan parte hartzeari ekin zaio, eta Donostiako Lizeaga sagardotegia aurkeztu da. Lizeaga familiak bere sagarra hautatzeko eta Euskal Sagardoa egiteko prozesua partekatu du. Gainera, Añanako Gatz Haranak paisaia berezia eta eskaintza turistikoa ditu.