Nekazaritzari, arrantzari eta abeltzaintzari buruzko saioa.
20. atala
24/06/2026
19.atala
Sustraia saioan, El Villarretik abiatuko gara. Bhilar upategia bisitatuko dugu, bertan erabiltzen duten sistema biodinamikoa zertan den ikusteko. Jarraian, Valladolideko Cincho sariketa ospetsuan Idiazabal gaztek izan duten arrakasta izango dugu albiste. Goranek eta Txaberrek poltsak eta motxilak diseinatzen eta egiten dituzte. Elorrioko tailerrean lanean ikusiko ditugu biak. Sustraia saioak agur esango dizue irail arte, Karrantzatik esan ere, Xabierrekin. Artzaina eta abeltzaina da bera, eta Karrantzako ardiak ditu.
19. atala
17/06/2026
18.atala
Karrantzatik abiatuko gara gaur. Karrantzan behi-esnea ekoizten duten etxalde asko daude, eta El Molino horietako bat da. Albistegian, Euskal Gastronomiaren V. Topaketaren berri emango dizuegu. Dimako Garena jatetxean antolatu zuten. Berriatuan, Kofradia Basque Seafood ekimena aurkeztuko dizuegu. Gipuzkoako eta Bizkaiko kofradiek jarri dute abian eta gure herriko arrantza-sektoreari, oro har, lagunduko dio. Aralarren amaituko dugu. Joseba Insaustirekin izan gara haren txabolan. Ardi latxak ditu eta, ardiak hartuta mendira igotzen lehenetako bat da
18. atala
10/06/2026
17.atala
Gaur Lamia enpresa ezagutuko dugu. Biokosmetikako enpresa txiki hau landa-eremuan dago eta produktuak egiten ditu larruazal sentikorrentzat Bizkaiko Lurralde Historikoan hondartza-denboraldia irekita dago. Arreta-zerbitzuak martxan daude jada, erabiltzaileen gozamenerako. Guztiaren berri emango dizuegu albistegian. Jarraian, Bellota erreminta-enpresa aurkeztuko dizuegu. Mahastietan egindako erakustaldi bat ikusiko dugu.
17. atala
03/06/2026
16. atala
Mutrikutik irekiko dugu Sustraia. Leire eta Aitor beren herrian gozogintza eta okintza negozio bat irekitzearen aldeko apustua egin zuten bi gazte ekintzaile dira. Basotik fundazioak basoa eta natura hurbiltzeko duen ekimenaz hitz egin diegu albisteetan. Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileek basoaren onurez goza dezakete. Jarraian euskal artzain txakurraz eta bere bi bariedadeez hitz egingo dugu. Gaur Iletsu txakurra dugu hizpide, artzaintzarako txakur aparta. Bermeotik amaituko dugu, joan den asteburuan Arrain Azokaren edizio berri bat ospatu zen lekutik.
27/05/2026
15.atala
Sustraia saioa Lautadatik hasiko dugu gaur; Arabatik, beraz. Burguko herri txikian landa-saltoki bat zabaldu dute. Bertan, elikagai ekologikoak eta tokiko produktuak saltzen dira. Saltoki berriak onura ekarriko die inguruko baserritarrei. Albistegian, San Isidro egunaren berri emango dizuegu. Arespalditzako azokarik garrantzitsuenetako bat da, baina aurten bertan behera geratu da, eurite eta ekaitzengatik. Amaitzeko, Lana-Etorki bisitatuko dugu, Europako hegoaldeko zerrategirik handiena. Esperientzia handiko bi kooperatiba batzearen emaitza da.
15. atala
20/05/2026
14.atala
Basque Culinary Centerretik abiatuko gara gaur. Gastronomia birsortzaileari buruzko jardunaldia laburbilduko dizuegu. Arabako Foru Aldundiak Luis Mari Bengoari egindako omenaldia ikusiko dugu albistegian. Luis Marik Sustraia saioa aurkeztu zuen urte luzez. Bestalde, Arkautiko arraza autoktonoen enkantea ere ikusiko dugu. Jarraian, Antzuolara joko dugu, Oihan gaztearekin egoteko. Arantzazuko artzain eskolako azken ikasturtean graduatu zen. Paturpat kooperatiban amaituko dugu. Udapatik sortua, eta eraldaketa lagun, beste dimentsio bat ematen dio Arabako patatari.
14. atala
13/05/2026
13.atala
Jon Etxeberria erlezainak emango dio hasiera Sustraia saioari. Hiru azokatan merkaturatzen duen eztia ekologikoa da. Nafarroan dituen erlategietako bat bisitatu dugu. Gipuzkoako mendi-larreen irekiera ofiziala laburtuko dizuegu albistegian. Ekitaldia Zelatungo mendi-lepoan izan zen. Amaitzeko, Ibairen eta Julenen ganadutegiak bisitatuko ditugu. Terreña behi-arraza autoktonoarekin lan egiten duten bokaziozko bi abeltzain gazte dira. Desagertzeko arriskuan dagoen eta gure ondare aberatsaren parte den arraza bat ezagutuko dugu bien laguntzaz.
13. atala
06/05/2026
12.atala
Arabako Errioxatik abiatuko gara gaur. Heredad de Aduna upategiak ziurtatuta dauka belaunaldi-erreleboa eta, Larak mahastien egoera begetatiboa erakutsi digu. Gipuzkoak Alemaniako CiderWorld-en izan duen parte hartzea kontatuko dizuegu albistegian. Topaketa honek lurraldea helmuga gastronomiko gisa nabarmentzen du. Lizeaga sagardotegiarekin jarraituko dugu aurrera. Gartziategi baserrian 1600 urtean hasi ziren sagardoa egiten. Eta, Lizeaga markarekin 45 urte daramatzate merkatuan.
12. atala
29/04/2026
11.atala
Arantzazuko Gomiztegi baserrian hasiko dugu Sustraia saioa, hantxe banatu baitzizkieten diplomak eta makilak artzain eskolako azken ikasturteko artzainei. Ondoren, bi berri emango dizkizuegu: Nekatur elkarteko etxe eta baserrien okupazio-maila eta Slow Food-en urteko batzarra. Jarraian, ¿On Ein Kontserbak¿ aurkeztuko dizuegu. Enpresa txiki bat da, batez ere marmeladak egiten ditu eta egiaztagiri ekologikoa du. Azkenik, Aitaren bisitatuko dugu, Getariako Txakolineko upategi bat. Urteko unerik delikatuenetako batean mahastiak nola ernatzen diren ikusiko dugu.
11. atala
22/04/2026
10.atala
Eskoriatzan izan gara Zubia bisitatzen. Pateetan espezializatuta dago eta sortu zenetik eskaintza dibertsifikatu du. Elikagaien sektorean erreferentziazko enpresa bat da. Albistegian Basque Seafood Kofradiaren berri emango dizuegu. Arraina merkaturatzeko eredua aldatu nahi duen aliantza estrategiko berri bat da. Davidek Dima aukeratu zuen azpigorri etxalde bat martxan jartzeko. Ahuntzak estentsiboan lantzen dituen artzain bakanetako bat da. Ordiziako Artzain Egunarekin amaituko dugu. Idiazabal gazta eta artzainen lana maite dituztenentzat oso egun berezia da.
10. atala
15/04/2026
9.atala
Abadiñotik abiatuko da gure saioa. Ibon eta Esther gazteek piriniar ganadutegi bat gobernatzen dute, eta beste arraza batzuk ere gizentzen dituzte, haragi-loteak zuzenean merkaturatzeaz gain. Albistegian, Ordiziako Artzain Eguna laburbilduko dizuegu. Ikusgarria da latxa artaldeak herria zeharkatzen ikustea, transhumantzia irudikatuz. Lursail kooperatiba berria aurkeztuko dizuegu. Abelur, Abere eta Lorra zentroek urteetan lehen sektoreari emandako aholku- eta laguntza-zerbitzuaren erreleboa hartu du.
9. atala
08/04/2026
8.atala
Kroketak.eus¿ enpresa abian jarri zuten bi ekintzaile ezagutzeko, Gasteiz aldera joko dugu gure saioaren hasieran. Kroketak egiteko prozesua erakutsiko digute. Ondoren, Euskadiko ekoizpen ekologikoaren hazkundea izango dugu albiste. Jarraian, Oñatira joango gara eta Gesaltza ardi-etxaldea aurkeztuko dizuegu. Idiazabal jatorri-izeneko gazta egiten dute. Bartzelonan amaituko dugu. Alimentaria munduko azokarik garrantzitsuenetako bat da, eta Euskadi bertan izan zen, gure industriaren ospe handia eta lan ona aldarrikatzen.