"Sustrai" podcastean elikagaiak, lurretik, itsasotik, edo eta non nahitik, gure platererako bidean duten balio-katea adituekin aztertzen du Guillermo Roak. Euskal Herrian, Europan eta munduan bizi dugun errealitate honetan zehar eramango gaituzte.
1. atala
1. Arantza Madariaga Aberasturi: Ez xahutu elikagairik
"Sustrai" podcastaren bidez, elikagaien munduan murgilduko gaitu Guillermo Roa, Elhuyarreko zientzia dibulgatzaileak. Lurretik, itsasotik edo jatorria edozein dela, elikagaiek gure platererako bidean duten balio-katea aztertuko dugu ikuspuntu askotatik. Adituek gaur eta hemen, Euskal Herrian, Europan eta munduan bizi dugun errealitatean zehar eramango gaituzte. Munduan, ustez, badago elikagai nahikoa populazio osoari jaten emateko. Horrela izanda ere, argi dago ez dela behar bezala banatzen, eta, are gehiago, xahutu egiten dela janaria. Arantza Madariaga Aberasturi Elika erakundeko zuzendariak lagundu digu "Sustrai"ren aurreneko atalean, batetik, arazo hori zenbatekoa den azaltzen, eta, izan litezken konponbideak aurkezten. Haren eskutik ezagutuko dugu, besteak beste, zein den elikagaien xahuketaren errealitatea Euskal Autonomia Erkidegoan.
2. atala
2. Ana Aizpurua: ''Helburua da mahastien zikloa luzatzea, klima-aldaketaren eragina ardogintzan murrizteko''
Klima-aldaketak asko eragiten die mahastiei. Landarearen zikloa azkartu egiten da, eta, horren ondorioz, ardogintza kaltetu egiten da. Faktore asko egokitu behar dira ardoaren ekoizpenari eusteko. Hain zuzen, hori da VITISAD proiektuaren helburua, Neikerrek koordinatua, eta emaitza onak eman ditu. Ana Aizpurua ikertzaileak azaldu digu "Sustrai" podcastaren atal honetan, zer ikertu duten eta nola.
3. atala
3. Gontzal Mugaburu: ''Industria eta ekoizleentzat elikagaiak ardura dira; gauzak ondo eginda toxikaziorik ez''
Elikagaiak, oro har, seguruak dira gure inguruan, euskal gizartean, bai kalitatez, bai eta industria praktikari dagokionean. Hala ere, bada arrisku txiki bat, elikagaiekin batera, beste elementu batzuk gorputzean sartzekoa: toxikazioak. Adituak etengabe ari dira aztertzen nolako eragina izan dezaketen. ELIKA fundazioko Gontzal Mugabururekin aritu gara toxikazio ohikoenei buruz. Mugabururen iritzirako, "industriarentzat eta ekoizleentzat elikagaiak kaleratzea ardura handia da, baina haiek eta kontsumitzaileok gauzak ondo eginda, ez da toxikaziorik izaten".
4. atala
4. Amaia Lasagabaster:''Fagoek ez dute ordezkatuko elikagaien kontserbazioa; bakterio patogenoen muga dira”
Antibiotikoek mesedea egin diote gizarteari, baina luzaroan hartuta arazoak ere sortu ditzakete. Horregatik, adituak gaixotasun bakterianoen aurka bakteriofagoak erabiltzeko aukera ari dira ikertzen. Bakterioak hiltzen dituzten birusak erabiltzea, alegia. AZTI, ikerketa horretan sartuta dago buru-belarri; hain zuzen ere, Amaia Lasagabaster ikertzaileak eman dizkigu ikerketa horri buruzko azalpenak "Sustrai" podcastaren laugarren atalean.
5. atala
5. Nahia Gartzia: ''Lurzorua ez da landareak sustatzeko euskarri fisikoa bakarrik''
Hankak asfaltotik atera, espaloitik jaitsi eta lurra bera zapaldu. Zapaltzen ari zaren hori lurzorua da, hazten den guztiaren oinarria. Eta horregatik babestu behar da. NEIKEReko Nahia Gartzia Bengoetxea ikertzaileak azaldu digu "Sustrai" podcastaren atal honetan zer esan nahi duen horrek. Bai eta lurzorua ondo egotea zergatik den ezinbestekoa gainerakoa ere ondo egoteko. Gainera, lurzoru guztiak ez dira berdinak, eta behar ezberdinak izateak esan nahi du lurzoruaren kudeaketa tokian tokikoa dela, konplexua eta leku bakoitzeko beharretara egokitzea dela eraginkorrena.
6. atala
6. Javier Amezaga: “Guk aztertzen dugu zer elikagai behar ditugun gramoen zehaztasunarekin”
7. atala
7. Nerea Mandaluniz: ''Ardiak zaintzeko modu berriek lagunduko dute atmosferako karbonoa zurgatzen larreetan''
Askotan hitz egiten da lehen sektoreak kliman duen inpaktuaz. Abeltzaintza adibide nabarmena da. Baina, ez abereekin ezta baratzarekin ere, gaur egungo jarduera ez da lehen bezalakoa. Ahalegina egiten da ahalik eta gehien murrizteko jarduera bakoitzaren inpaktua. Nerea Mandaluniz Astigarraga NEIKEReko ikertzaileak artzaintza berreratzaileaz hitz egin digu "Sustrai" podcastaren zazpigarren atalean. Ardiak zaintzeko modu berria da eta larratze-eredu berria ere bai. Emisioak murrizteko eta zelaien oparotasuna handitzeko helburuz sustatua.
8. atala
8. Naiara Rodriguez: ''Arrainen arrasto genetikotik jakin dezakegu zer espezie dauden eta nola mugitzen diren''
DNA molekulak informazio asko dauka, eta ez gure gorputzean bakarrik; inguruan bizidun asko ditugu. Horregatik, DNA asko ere badago. Adituek badakite hori, eta baliatu egiten dute ingurua "irakurtzeko". Lurretik eta airetik ez ezik, itsasotik ere eskura daiteke informazio asko, itsasoko uretatik bertatik. Hori izango da aztergaia "Sustrai" podcastaren zortzigarren eta azken atalean. Naiara Rodriguez Ezpeleta AZTIko ikertzaileak azaldu digu nolako informazioa lortzen duten itsasoko uretatik jasotzen duten DNAtik.