91:40 2. atala
Aste honetan, lehiakideek sukaldari onenaren titulua lortzeko lehian jarraituko dute. Lehenengo proban, Patrizia Vitelli sukaldeko influencer eta Txorieneko aurkezlearen bisita jasoko dute. Japoniako bi errezeta biral prestatu beharko dituzte: Katsu sando eta Tamago sando sandwichak. Plater pobreena prestatzen duena lehiaketatik kanpo geratuko da; platerik onena egiten duena, berriz, bigarren fasera pasatuko da. Bigarren proban bakailaoa izango da protagonista; bakailao tortilla, piper beteak eta bakailaoa bizkaitar erara alde batetik, eta kauserak, bakailaoa ajoarriero eta bakailaoa pil-pil erara, bestetik. Aurreko saioan, Egoitz Zabaleta izan zen sukaldari onena eta oraingoan sukaldeburua izatea egokituko zaio. Oier Biritxinaga beste taldeko sukaldeburua aukeratuko du. Hirugarren proban, lehiakideek gozogintza menperatzen dutela erakutsi beharko dute, txokolatezko errezeta bat prestatuz. Azken partida honetan lehiakide batek Sukaldarien Liga utzi beharko du. Ainhoa Etxebarria da aurkezlea eta epaimahaia Javi Riverok, Maider Larrañagak eta Aitzol Zugastik osatzen dute.
98:12 3. atala
Beste astebetez hainbat sukaldari profesional zein amateur Euskal Herriko sukaldari onenaren titulua eskuratzeko lehiatuko dira SUKALDARIEN LIGA-n. Lehen proban, Ferran Adrià sukaldari ezagunaren tortilla deseraikia berrintrerpretatu beharko dute. Plater eskasena prestatzen duena kanpo geratuko da; eta plater onena egiten duena, aldiz, bigarren fasera igaroko da. Bigarren proban, 'neguko oturuntza' bana osatu beharko dute bi taldeek; negu sasoiko produktuak izango dituzte eskuragarri, eta talde bakoitzak hiru platerez osatutako menua onduko du. Aurreko saioan, Asier izan zen sukaldari onena eta oraingoan sukaldariburu izatea egokituko zaio. Hirugarren proban, talde galtzaileko kideek arraina kozinatu beharko dute, eta bakoitzari arrain mota eta errezeta ezberdin bat egokituko zaio. Astero legez, azken norgehiagoka horretan lehiakide batek SUKALDARIEN LIGA utzi egin beharko du. Ainhoa Etxebarria da aurkezlea eta epaimahaia Javi Riverok, Maider Larrañagak eta Aitzol Zugastik osatzen dute.
98:56 4. atala
Atala oilaskoa curryz prestatzen hasten da. Bigarren proban, lehiakideek kontserba-laten sorpresa osagaiekin hiru platerko menu bat prestatu behar dute. Azken proban, galtzaileek hiru modutan prestatutako guiarra egin dute.
92:18 5. atala
Saio honetan, amantal beltza eskuratzeko lehian daudenek lemon pie bat prestatu dute. Zuriñe Berganzok lortu du amantala eta Karmele Elexpe kanporatua izan da. Bigarren proban, bi taldetan banatuta, Mexikoko eta Italiako errezetak prestatu dituzte. Mariaren taldeak galdu du eta Goranerena irabazi; hurrengo kapitaina Eduardo Delgado izango da. Azken proba berezia izan da: 'Jarraitzu maisuari', non galtzaileek Javi Riveroren untxi-menestraren kopia bat egin behar izan dute. Jurgi Arejita kanporatua izan da.
96:40 6. atala
Beste astebetez hainbat sukaldari profesional zein amateur Euskal Herriko sukaldari onenaren titulua eskuratzeko lehiatuko dira SUKALDARIEN LIGAn. Lehen proban, plater begetariano bat kozinatu beharko dute: falafelezko pita tzatziki saltsarekin. Plater onena kozinatzen duen lehiakideak amantal beltza lortuko du eta bigarren fasera igaroko da; sukaldari txarrena, aldiz, SUKALDARIEN LIGAtik kanpo geratuko da. Sukaldarik trebeena proba honetan Baladi Goiburu izango da, eta kanporatu bi egongo dira: Iraitz eta Iñaki. Bigarren fasean, ¿janari arina¿ delakoa kozinatu beharko dute bi taldeek. Antolaketa ona eta estrategia ezinbestekoak izango dira proba hau irabazi ahal izateko eta beste astebetez lehiaketan lasai jarraitzeko. Aurreko saioan, Edu izan zen sukaldari onena, eta oraingoan sukaldariburu izatea egokituko zaio. Zuriñe Berganzo aukeratuko du sukaldariburu aurkari gisa. Zein estrategia erabiliko dute oraingoan? Azken norgehiagokan, barrukiak izango dira protagonista. Talde galtzaileko kideek oilar gandorrak kozinatu beharko dituzte. Gai izango al dira jaki berezi horrekin goi mailako plater bat prestatzeko? Astero legez, hirugarren proba horretan lehiakide batek SUKALDARIEN LIGA utziko du. Ainhoa Etxebarria da aurkezlea eta epaimahaia Javi Riverok, Maider Larrañagak eta Aitzol Zugastik osatzen dute.
106:44 7. atala
Beste astebetez hainbat sukaldari profesional zein amateur Euskal Herriko sukaldari onenaren titulua eskuratzeko lehiatuko dira SUKALDARIEN LIGAn. Lehen proban, fusioa menperatu beharko dute amantal zuridunek. Ganba ogia eta txipiroiak bere tintan plater bakarrean uztartu beharko dituzte, eta plater onena kozinatzen duen lehiakideak amantal beltz preziatua eskuratuko du, hala, bigarren fasera igaroz. Sukaldari txarrena, aldiz, lehiaketatik kanpo geratuko da. Jon Iñaki izango da garailea eta Isaac, ordea, kanporatua. Bigarren fasean, hamaiketako bana kozinatu beharko dute bi taldeek, baina ez edonolakoa, ¿brunch¿ oso bat prestatu beharko baitute: koktel bana, opilak, plater gozoa eta plater gazia. Detaileak asko zaindu beharko dituzte eta antolaketa ona ezinbestekoa izango da proba hau irabazi eta beste astebetez lehiaketan lasai jarraitzeko. Aurreko saioan, Maria izan zen sukaldari onena eta oraingoan sukaldariburu izatea egokituko zaio. Zein estrategia erabiliko du? Lehiakide indartsuenak aukeratuko ditu bere ondoan egoteko, ala hirugarren probara begira ahulen bat aukeratzea komeniko zaio? Oier aukeratuko du sukaldari burua, kontran jokatzeko. Azken norgehiagokan, talde galtzaileko kideek kutxa misteriotsuekin jolastu beharko dute. Kutxa bat aukeratu beharko dute, barruan dagoena zer den jakin gabe. Gai izango al dira epaileek finkatutako denboran goi mailako plater bat prestatzeko? Astero legez, hirugarren proba horretan lehiakide batek SUKALDARIEN LIGA utziko du. Aste honetan, Asier kanporatua izango da.
104:36 8. atala
Beste astebetez hainbat sukaldari profesional zein amateur Euskal Herriko sukaldari onenaren titulua eskuratzeko lehiatuko dira SUKALDARIEN LIGAn. Lehen proban, Pur jatetxeko Jean-François Rouquetten errezeta bat prestatu beharko dute amantal zuridunek: zainzuri-berde gazpatxoa. Finala gero eta hurbilago dago eta ondo aprobetxatu beharko dute amantal beltza lortzeko aukera bakoitza. Ohi bezala, plater onena kozinatzen duen lehiakideak amantal beltz preziatua eskuratuko du, hala, bigarren probara igaroz. Ibai izango da onena. Sukaldari txarrena, aldiz, lehiaketatik kanpo geratuko da, Aitor Romero izango da. Bigarren proban, joko dibertigarri batean parte hartu beharko dute amantal beltzek: enkantea! Osagaiz betetako kutxak izango dituzte eskuragarri, baina oraingoan inoiz baino argiago ibili beharko dira denboraren kudeaketarekin, izan ere, kutxa horiek erosteko kozinatzeko minutuak eskaini beharko dituzte. Aurreko saioan, Maria izan zen sukaldari onena eta oraingoan sukaldariburu izatea egokituko zaio. Bere taldean egongo dira: Jon Iñaki, Asier eta Baladi. Mariak, Ibai aukeratuko du aurkari gisa eta bere taldean egongo dira: Edu, Eneko eta Oier. Azken norgehiagokan, bisita berezia izango dugu SUKALDARIEN LIGAn, Rafa eta Armintz Gorrotxategi gozogileek erronka gozoa proposatuko diete talde galtzaileko kideei. Hirugarren proba horretan lehiakide batek SUKALDARIEN LIGA utziko du. Edu izango da kanporatua. Ainhoa Etxebarria da aurkezlea eta epaimahaia Javi Riverok, Maider Larrañagak eta Aitzol Zugastik osatzen dute.
114:04 9. atala
SUKALDARIEN LIGAren final handitik urrats bakarrera, inoiz baino zailagoa izango da zazpi izarren artera igarotzea. Lehiaketaren ibilbidean gastronomikoki nabarmendu diren zortzi amantal zuridun sukaldarik baino ez dute izango izarren artera igarotzeko aukera. Aukeratuak izango dira: Ibai Goikoetxea, Amaia Unzurrunzaga, Anton Igeregi, Jone Etxaiz, Garikoitz Mancisidor, Goizane Bilbao, Andoni Varela eta Joseba Núñez. Amantal beltz preziatua lortzeko eta Euskal Herriko sukaldaririk onena izateko hautagairik onenak direla erakusteko, plater perfektua eskatuko diete epaileek. Lehiakideek azken ahalegina egin beharko dute eskatutako errezeta maila gorenean aurkezteko: ostra tartarra txakolin apar eta sagar berdearekin. Jone Etxaiz izango da garailea. Bigarren probako erronkari aurre egiteko, ohiko moduan taldeak eratu beharko dituzte. Aurreko saioan, Jon Iñaki izan zen sukaldari onena eta oraingoan sukaldariburu izatea egokituko zaio. Bere taldean egoteko Baladi, Maria eta Asier aukeratuko ditu. Talde irabazleak final handirako txartela irabaziko du zuzen-zuzenean. Haurrentzako menu bana kozinatu beharko dute, baina haurrek gorroto dituzten zenbait osagai erabiliz: gibela, azalorea eta brokolia. Haurrei gustatzeko moduko platerak aurkeztea izango da erronka. Jon Iñakik Ibai aukeratuko du aurkari gisa. Bere taldean egoteko Eneko, Jone eta Oier aukeratuko ditu. Azken norgehiagokan, janari soberakinak erabiliz, goi-mailako sukaldaritza egiteko gai direla erakutsi beharko dute talde galtzaileko kideek. Plater eskasena aurkezten duena kanporatua izango da SUKALDARIEN LIGAtik. Asier izango da kanporatua. Ainhoa Etxebarria da aurkezlea eta epaimahaia Javi Riverok, Maider Larrañagak eta Aitzol Zugastik osatzen dute.