Inolako playlistik eta gidoirik gabe. Kantu batek egin diezaiola bidea hurrengoari. Joseina Etxeberriak aukeratu eta aurkeztuta, igande gauetan, Sofa Horia. Musikan jarria!
1. atala
Sofa Horia, azaroak 15
Deep House bokalaren momentuko abesti denak. 2015 oso urte emankorra izan da, hemen dituzu kanturik bikainenak, artistarik onenak eta musika estilorik arrakastatsuena.
2. atala
Sofa Horia, azaroak 22
Sekulako saioa gaurkoa!!! Hasteko Kubako artistarik haundienetako bat Compay Segundo eta bere klasiko bat baino gehiago eta bere ondotik iparraldera egin eta Kanadatik Neil Young. 70 urte bete ditu kantari eta rockero mundilak...
3. atala
Sofa Horia, Azaroak 29
Gaurko saioa irekiagoa da. Hau da, estilo gehiago eta garai gehiago. Bai 70eko hamarkadatik hasi eta duela urte pare bat argia ikusitako kantuak ere bai. Badakizu saio inprobisatua egiten dugu. Kantu bat jarri eta ea hurrena zein den.
4. atala
Sofa Horia, Abenduak 13
Nahiko saio irekia. Momentu momentuko bi aurkezpen: Alabama Shakes eta Nathaniel Rateliff & the Night Sweats eta horren ondoren benetako klasiko bat. Bruce Springsteen eta The River. Orain edizio berria extra pillo batekin eta bira ere bai.
5. atala
Sofa Horia, urtarrilak 17
Gaur jazzaren gailur hoietako bat. Bowierekin hasi gara, bere heriotza dela eta, eta hark eman digu bidea: Pat metheny izan da eta gaurko protagonista. Amerikarra, gitarra jolea eta jazz munduko izarrik handienetako bat.
6. atala
sofa horia, urtarrilak 24
Soul musikarekin hasi eta, bapatean 60ko hamarkada etorri zaigu... Walker Brothers, Pitney eta horrelakoen ondotik Aznavour-en geldialdia eta gero Neil Diamond eta Johnny Cash... Borobila!!!
7. atala
sofa horia, urtarrilak 31
The Pierces eta Neko Case-ekin hasi dugu. Izan ere bi abesti hauekin programa oso bat egin liteke. Etzun eta entzun eta entzun... Ez zaituzte aspertzen eta. Eta gero Massive Attack, Franco Battiato... Saio nahiko irekia gaurkoa. Hori bai, zatirik handiena Bristolgo bikoteak eraman du.
9. atala
Sofa Horia, Otsailak 14
Angelo Branduardirekin hasi dugu, hau joan den astean egindako zor bat da, oso gustuko bait dugu bere musika. Eta gero, Joaquin Sabinak aste honetan urteak bete dituenez bere hiru klasiko. Tim Booth jaunak ere badu zer zelebraturik eta guk bere musika eta ahotsa zelebratzen ditugu. Eta bukatzeko, The Cure!!!
10. atala
Sofa Horia, otsailak 21
Saio oso irekia gaurkoa. Musika asko eta estilo oso ezberdinetako talde eta bakarlarien eskutik. Pentsa... The Cure-ekin hasi gara, Social Distortion, Volbeat, UFO eta Rainbow ere bai... Denetarik esan bezala! Badakizu saio inprobisatua eta kantu batek ekarri dezala hurrengo abestia.
11. atala
Sofa Horia, otsailak 28
Gaur musikari bakarrarekin saio osoa. Mike Oldfield. Britainiarrak ibilbide luzea du egina, eta guk esango genuke ibilbide bikoiza izan dela gainera. Bata esperimentalagoa eta bestea komertzialagoa. Gu batez ere azken honetan ibili gara.
12. atala
Sofa Horia, martxoak 6
Berriz ere saio monografikoa. Kasu honetan New Yorkeko talde bat. 1981ean sortu eta oraindik ere taula gainean dabilen talde zoragarria. Hori bai formazio aldaketa haundiekin eta gu batez ere taldearen lehen garai haietaz aritu gara. Sekulako musika, sekulako taldea: 10,000 Maniacs!!!!
13. atala
Sofa Horia, martxoak 13
Aste honetan ere protagonista bakarra. Joan zenean egin genuen bezalaxe, aste honetan ere talde batekin hasi eta saio osoa berarekin burutu dugu. Police. Police eta Police. Hiru aldiz jarri dugu, gailurra harrapatu zuen talde honek ere bere baitan beste hiru gailur izan zituelako. Sting. Stewart Copeland eta Andy Summers. Ez galdu!!!