
Alberto Gastesik zuzenduta, “Singular” thrillerra ekoitzi zuten 2024an Vidania Filmsek, White Leaf Producciones eta 61 North ekoiztetxeek, besteak beste, EITB Mediarentzat. Jon Aguirrezabalaga eta Ana Arsuaga (Verde Prato) musikariek sortu dute, berariaz, ekoizpenerako soinu-banda eta GUAUn osorik entzun dezakezu. “Singular” zientzia fikziozko filma da eta bertan Adimen Artifiziala eta pertsonaren doluaren arteko mugei buruz ari da. Semea hil eta dozena bat urtera, Dianak eta Martinek elkar ikustea erabakitzen dute lakuan zuten etxe bizitzan. Semea zenaren antza handiko gaztea azaltzearekin batera nahaspilatzen da egoera eta berpizten dira mamuak.