Shaun artalde xelebre bateko liderra da. Ardi guztiak, eta Shaun bereziki, gai dira gizakiok egiten ditugun gauzak egiteko: futbolean edo golfean aritzeko... Bitzer txakurra izango dute zeregin horietan lagun.
1. atala
D7: 1. Tartaldea
Artaldeak baserritarraren urtebetetze-tarta jango du. Shaunek, ezkutuan, berri bat prestatzeari ekingo dio.
2. atala
D7: 2. Apal-apal
Baserritarrak eta Bitzerrek apal berri bat jarriko dute. Bitzerrek ahaleginak eta bi egin beharko ditu bere tokian mantentzeko.
3. atala
D7: 3. Alferrak alferrik
Shaunek gaixo plantak egingo ditu deskantsu egun bat izateko. Pixkanaka artalde osoa batzen zaionean, ordea, Bitzerrek susmoa hartuko die.
4. atala
D7: 4. Izar iheskorrak
Bitzer izar iheskorrak ikusten saiatuko da. Baina, Shaunen bihurrikerien erruz, denek egingo diote ihes.
5. atala
D7: 5. Ateko kamera
Baserritarra kanpoan geratuko da, etxean sartu ezinik. Atean instalatu duen kamerari esker, sartzeko egiten dituen ahaleginak ikusiko ditugu (eta beste ezusteko batzuk ere bai).
6. atala
D7: 6. Erle langileak
Erleak baserritarraren erlezain-jantziaz jabetuko dira, eta bizimodu berri bati ekingo diote.
7. atala
D7: 7. Moda basatia
Shaun "influencer" bilakatuko da, baina laster ikusiko du modaren lehen lerroan egotea ez dela berak uste bezain erraza.
8. atala
D7: 8. Bitzerren lan metatua
Bitzer lasto-fardoak prestatzen hasiko da. Ardiek, ordea, ez dute lasto goxoaren ondotik aldentzeko inongo asmorik.
9. atala
D7: 9. Txistualdia
Shaunek Bitzerren txilibitua erabiliko du artaldea kontrolatzeko. Txistu eta txistu artean, kaosa saihestezina izango da.
10. atala
D7: 10. Basabizitzaren luxuak
Gaua kanpoan pasatu behar duenez, artaldeak erabaki bat hartu beharko du: Shaunen glampinga, edo Bitzerren kanpin-denda xumea.
11. atala
D7: 11. Itzalaldia
Baserritarra kanpoan dela, Shaun eta gainerakoak festa giroan murgilduko dira. Baina, ustekabeko itzalaldi baten eraginez, giroa ilundu egingo da.
12. atala
D7: 12. Lokatzez lepo
Traktorea lokatzetan trabatuta geratu da. Arazoa konpondu nahian, Shaunek are gehiago lokaztuko du egoera.