Sarean.eus, irratian. Ingurune digitala ardatz, kultura eta musika lagun, PuntuEUS Fundazioarekin elkarlanean.
1. atala
Pilak kargatu ostean, denboraldi berriari ekiteko prest!
Josu Waliño PuntuEUS Fundazioaren zuzendaria GeoTLDak, ICANN eta ingurune digitaleko beste zenbait kontuz. Xabier Landabidea eta Uxoa Iñurrieta UEUk eta EHUk martxan jarri duten Humanitate Digitalak graduondoaz. Olatz Perez de Viñaspre, EHUko irakasle eta IXA taldeko ikerlaria Humanitate Digitalean lan egiteko oinarri teknologikoez.
2. atala
Babesa lan eremuan
TeknoDidaktika enpresak makinen maneiuaz eta lehen sorospenez ematen dituen ikastaro birtualez, Asier Eguren gerentea. Xabier Unanue sreko iruzkinez. Lorea Arakistain PuntuEUS Fundazioak zibersegurtasunean eman duen aurrerapausoaz.
3. atala
25 urte, eta segi aurrera!
Elhuyar hiztegiak 25 urte bete ditu. Paperetik sarera egin zuen, gizarteak hala eskatuta eta teknologiak bideratuta. Clara Ceberiorekin ospatu dugu. Oporretatik itzuli da Ainhoa Azkue, Xabier Unanuek migrazioen inguruan hitz egingo digu.
4. atala
Gizarteari ekarpenak sarituz
Arkaitz Sukuntza TaPuntuko kidea, PuntuSoziala egitasmoaren 4. ekitaldiaz. Ainhoa Marzol, Gabby Petitoren kasuaz. Iragaz Watin SA enpresako Maider Oruetak lurzoru kutsatuak berreskuratzea helburu duen proiektuaz.
5. atala
Kontsumitzaile digitalak izatetik sortzaile digitalak izatera
Heziketa digitalean alfabetatzeko hezkuntza ekimenez eta ikastaroez, Lorea Argarate. Iurdana Acasuso, Azkue Fundazioak gazteei zuzendutako Biziber egitasmoaz. Hidrogenoarentzat euskal estrategiaz Ikerlaneko Haizea Gaztañaga.
6. atala
Pazienteen ongizatea lehentasun
Iurdana Acasuso, Azkue Fundazioak Bermeoko hiru ikastetxeekin abiaturiko 'Digitalizazioaren Hariak' egitasmoaz. Xabi Unanue, komunikazio pilaketaz. Naru Intelligenceko Eider Sanchez paziente onkologikoen konplikazioak aurrez detektatzea helburu duen Step Monitoring softwareaz.
7. atala
2021/10/14
Sarean (2021/10/14)
Sarean.eus orain irratian. Ingurune digitala ardatz, kultura eta musika lagun, PuntuEUS Fundazioarekin elkarlanean.
8. atala
Gazteen ahotsa entzun, hartu eta itzuli
The Future Game' egitasmoaz, Goiatz Oiartzabal eta Xabi Murua. Etorkizuneko ikuspegi positiboa eraikitzea eta gazte erreferente berriak izatea dira proiektuaren xedeak. Nebukaik arimen gaua eta bideo-jokoak uztartu ditu gau beltzerako zenbait gomendio eskainiz.
9. atala
Humanitate digitalak artelanak plazaratzeko giltzarri
Maite Luengo eta Marina Arranz, Emartistak proiektuaz. Euskal emakume artisten sorkuntzen irudiak bildu eta euskal Wikipediara igo dituzte haien ikusgaitasuna handitzeko. Manex Garaio PuntuEUSen arduradun teknikoa, ohikoak diren zibererasoez eta horiei aurre egiteko .EUSek eskaintzen dituen mekanismoez. Nebukaik joko beldurgarri gehiago ekarri ditu.
10. atala
Marketin digitala, hezkuntza, bideo-jokoak eta beste zenbait kontu
Amaia Ocerin komunikazioan eta marketin digitalean aditua: 10x edukia sortzeko zenbait gomendio eta argibide. Lorea Argarate: ikasgeletan sakelakoak nola erabil ditzakegu. Maitane Junguitu: larunbatean, Euskararen Etxean, Bilbon, ospatuko den Jokoteknia jardunaldia aurkeztu digu.
11. atala
Prest al gaude errealitate birtualean bizitzeko?
Metabertsoaz, Ainhoa Marzolekin. KirolApp aplikazioak EH osoko kirolariak eta haien klubak martxan jartzea du helburu. Talde ertain eta txikien digitalizazioaren arrakala gainditzeko baliagarria da Guuk telekomunikazio enpresak garatutako kudeaketarako aplikazioa. Juan Beitia marketin digitaleko arduradunarekin aritu gara gaiaz. Ainhoa Azkuek bideo-jokoen bitartez kirolaz disfrutatzeko moduen berri eman digu.
12. atala
Gladys saria, ingurune digitaleko emakume arituen plaza
Gladys del Estal sariak ingurune digitalean ari diren emakume gazte euskaldunak saritu, gazteentzat erreferenteak sortu eta lan hori jendarteratzea du helburu, Gladys del Estal informatikaria gogoratzearekin batera. UPV/EHUko Informatika Fakultateak eta PuntuEUS Fundazioak sustaturiko ekimena da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa eta Danobatgroupen laguntzaz. Hogeita hamar hautagaien artean, Ane Iturzaeta, 26 urteko donostiarra izan da 2021eko Gladys sariaren irabazlea. Lehen edizioaren irabazlearen testigantza, antolatzaileen balorazioa eta Gladys zenaren lagun baten lekukotza izan ditugu.