Kirol aktualitatea bere protagonistekin
1. atala
07/07/2026
Asier Zurinaga: "Victoria inesperada para la afición y deseada para nosotros"
Bermeo Urdaibaik Bilboko Banderan lortutako garaipenaren ostean, Asier Zurinaga patroiarekin hitz egin dugu. Orio faboritoari gailendu eta 2024tik lehen bandera eskuratzeak zer suposatzen duen aztertu dugu.
2. atala
01/07/2026
Imanol Ansa y Aritz Zubiri: "Hemos hecho un campeonato espectacular y merecíamos cerrar de una buena forma"
Erremontariren seigarren eta azken edizioaren baitan, txapeldun atera diren Imanol Ansa eta Aritz Zubiri gurekin izan dira, txapelketaren historiari amaiera borobila eman dion finala aztertzeko. Duela gutxi bizitako norgehiagokako une erabakigarriak gogoratu ditugu, eta torneo enblematiko honetako azken txapela eskuratzeak zer esan nahi duen hizpide izan dugu.
3. atala
30/06/2026
Joxean Fernandez "Matxin": "Tenemos un equipo muy competitivo y sobre todo equilibrado"
Elkarrizketa Joxean Fernandez “Matxin” UAE Team Emirates taldeko kirol zuzendariarekin, 2026ko Frantziako Tourraren atarian. Taldearen itxaropenak eta helburuak aztertu ditugu Frantziako Itzuliko 113. edizioaren aurrean.
4. atala
22/05/2026
Naxari Altuna: “Mendilibar me dio una clave: quizá somos lo que somos porque otros lo fueron antes”
Mikel Arteta, Unai Emery eta Iñigo Pérez: euskal hiru entrenatzaile izango ditugu datozen egunetan jokatuko diren Europako hiru futbol finaletan. Txapeldunen Ligaz, Europa Ligaz eta Konferentzia Ligaz ari gara. Gai horretaz eta euskal futbol entrenatzaileek duten arrakasta handiaz asko daki Euskal Telebistako gure lankide Naxari Altunak; berriki, “País Vasco, tierra de entrenadores” liburua argitaratu du.
5. atala
21/05/2026
Unai Amiano: “Es bueno llegar como favorito si lo gestionas bien, pero al echar la chapa estaremos al 50%”
Unai Amianoek duela urtebete baino gutxiago egin zuen debuta profesionaletan, eta asteburu honetan bere bigarren finala jokatuko du. Oraingo honetan, Ander Muruaren aurka ariko da Buruz buruko Serie Bko finalean. Irungo pilotariak ez du txapelketan partidarik galdu, eta horrek larunbaterako faborito bihurtzen du. Faboritoaren rola onartzen du, baina badaki horrek ez diola garaipena ziurtatuko
6. atala
Antonio Sivera: “Para nosotros, la salvación es como un título, algo increíble después de todo lo vivido este año”
Joan den igandean Oviedoren aurka lortutako garaipenaren ostean, Deportivo Alavesek lehen mailan jarraitzea bermatu zuen. Entrenatzaile aldaketa barn, denboraldi zaila izan da talde gasteiztarrarentzat, baina babazorroek kategoria gorenean jarraitzea bermatu dute jardunaldi baten faltan. Antonio Sivera, taldean denbora gehien daraman jokalarietako bat, Kirol Gauan izan da.
7. atala
20/05/2026
Ander Murua: “Afronto la final con ilusión; de motivación voy sobrado y con las expectativas altas”
Ander Murua pilotariak anbizioz ekingo dio buruz buruko Serie Bko txapelketako finalari. Unai Amianoren aurka artiuko da. Arrasateko aurrelaria sasoi betean iritsi da, izan ere, duela gutxi binakako txapela irabazi zuen Arkaitz Gabirondorekin batera. Muruak txapelketako partida guztiak irabazi ditu, bat izan ezik: ligaxkan Amianoren aurka galdu zuen. Aspeko aurrelariak espero du larunbateko finalak ez izatea partida haren antzekoa.
8. atala
Roberto Torres: “Mi sueño era algún día jugar en El Sadar, y lo he cumplido con creces”
Ia bi hamarkada futbol profesionalean eman ondoren, Roberto Torresek uztea erabaki du. Osasunako jokalari historikoa, 353 partida ofizial jokatu zituen talde gorritxoarekin. Azken urteotan etxetik kanpo ibili da, baina agur esateko unea iritsi dela erabaki du. Torresekin, gainera, Osasunak gaur egun bizi duen egoera delikatuaz ere hitz egin dugu.
9. atala
19/05/2026
Borja Rodrigo: "Esperamos que más gente nos conozca, ampliar el alcance y hacer más grandes las dos competiciones”
Aurtengo arraun denboraldia Buitrago del Lozoyan hasiko da, estropada berezi batekin. Lehen hitzordua ekainaren 28an izango da. Gaur aurkezpen ofiziala egin da, eta ACTko presidente Borja Rodrigok kontatu digu zer suposatzen duen 2016tik lehen aldiz denboraldi hasiera ohiko ingurunetik kanpo egiteak.
10. atala
18/05/2026
Iñaki Artola: “Hay que ponerse objetivos sin miedo a no cumplirlos, pero también hay que soñar”
Buruz buruko txapelketako finalerdietan Unai Laso menderatu ondoren, Iñaki Artolak finala jokatuko du bigarren urtez jarraian. Alegiako pilotariak behetik gora egin du txapelketa honetan, eta datorren maiatzaren 31n, Nafarroa Arenan, profesional mailako bere lehen txapela irabaztearekin amesten du.
11. atala
15/05/2026
Mané: “Fue una historia muy bonita y, si ha quedado en el corazón de la gente, quiere decir que fue un acontecimiento muy querido en Vitoria”
Bihar 25 urte beteko dira Deportivo Alavesek eta Liverpoolek Dortmunden jokatu zuten UEFA Kopako final hartatik. Zoritxarrez, babazorroek ezin izan zuten titulua irabazi, baina final hura oraindik oso bizirik dago Alaveseko zaleen oroimenean. Jose Manuel Esnal “Mané” izan zen Europan ia gloria ukitzera iritsi zen talde haren entrenatzailea. Mende laurden bat geroago, gurekin gogoratu du balentria hura.
12. atala
11/05/2026
Usoa Ostolaza: “Al tener buenas sensaciones en la Vuelta, voy a la Itzulia con una motivación extra”
Asteburuak albiste oso onak utzi dizkigu errepidean. Espainiako Vueltan, eta batez ere azken etapan, lan bikaina egin ostean, Usoa Ostolazak meritu handiko laugarren postuan amaitu zuen lasterketa. Egia esan, Laboral Kutxako txirrindularia maila bikaina ematen ari da. Zarauztarra orain etxeko lasterketari, Itzulia Womeni, aurre egiteko prestatzen ari da.