Kirol aktualitatea bere protagonistekin
1. atala
2026/03/05
Maialen Gallardo: “Espero y deseo ganar, pero será una pelea muy dura y digna de ver”
Larunbatean, Mendizorrotzako kiroldegian kickboxing gaualdia egingo da, eta 36 borrokalari baino gehiago elkartuko dira. Haien artean izango da Maialen “Psychokiller” Gallardo. 2024tik Europako txapelduna da, eta 48 kiloko pisuan Espainiako titulua lortzeko borrokatuko du.
2. atala
Higinio Rivero: “Me gustaría volver con una carrera de pleno en tiro, cerca del top 10”
Neguko Olinpiar Jokoak duela aste pare bat amaitu ziren, eta agertoki berean, Milano-Cortina d’Ampezzon, bihar hasiko dira Joko Paralinpikoak. Bertan parte hartuko du lehen aldiz Higinio Riverok. Piraguismoan birritan joko paralinpikoetan aritua, bi modalitatetan lehiatuko da: iraupen eskian eta biatloian. Dagoeneko Italian, Riverok gure deia erantzun du.
3. atala
Arkaitz Eskudero: "Este es el momento de subir el peldaño e ir hacia arriba"
Oriamendiko pilotariek prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan, bere konpromisoa erakutsi eta erremonte profesionalaren egoera baloratzeko, enpresak 2027tik aurrera jarduera utziko duela iragarri ondoren. Azaldu dutenez, azken asteetan Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira, eta adierazi die prest dagoela erremontea ekonomikoki babesten jarraitzeko; hala ere, argi utzi die egitura berri baten sorrera ekimen pribatuetatik etorri beharko dela. Arkaitz Eskudero erremontistak bere iritzia eman digu.
4. atala
2026/03/06
Enara Gaminde: "Llegamos a las semifinales en el mejor momento"
Badakigu zein bikotek jokatuko dituzten Emakumezkoen Binakako Txapelketako finalerdiak datorren igandean, Agurainen. Horietako bat Alize Sagarduik eta Enara Gamindek osatzen dute. 18 urteko atzelaria une gozoan dago, eta txapelketaren hasiera zaila izan bazen arren, momentu erabakigarri honetara sasoi onean iristen direla uste du.
5. atala
2026/03/09
Olatz Arrizabalaga: “Este año llegamos un poquito más favoritas, con mucha motivación y ganas”
Arrizabalagak eta Bergarak atzo lortu zuten Binakako Txapelketako finalerako txartela, Ruiz de Infante eta Mendizabali 22-14 irabazita. Finalistek txapelketa bikaina egin dute, eta jokatutako partidu guztiak irabazi dituzte. Finalean Sagardui eta Gaminderekin neurtuko dituzte indarrak. Arrizabalagak bere sentsazioak kontatu dizkigu final berri baten atarian.
6. atala
Josemi Fernández: “Hemos venido a disfrutar, y con ganas de hacer un buen papel”
Caja Rural taldea gaur hasita denboraldi honetako WorldTour mailako lehen lasterketa lehiatzen ari da; hain zuzen ere, Tirreno-Adriatikoa. Nafarroako taldea Italiara joan da gozatzeko eta ahalik eta paperik onena egiteko asmoz. Caja Ruralek aurtengo denboraldian Frantziako Tourrean parte hartzeko gonbidapena jaso du, eta hori denboraldiko ekitaldirik handiena izango bada ere, oraingoz orainaldian dute arreta.
7. atala
Jokin Etxaniz: “Fue una apuesta arriesgada. Al principio sufrieron mucho, pero han ido a más”
Asteburu honetan ezagutu dugu Binakako Txapelketako finala jokatuko duen lehen bikotea: Altuna eta Ezkurdia. Hasiera batean ez zen askoren kinieletan sartzen bi aurrelariek osatutako binomioa, baina ezustekoa eman dute eta jada finalean dira. Aspeko zuzendari teknikoak, Jokin Etxanizek, Altunak eta Ezkurdiak osatutako bikote berezi honi buruz duen iritzia eman digu.
8. atala
2026/03/10
Frida Watkins: “Hemos abierto la cesta a las chicas y nos hace mucha ilusión ver el frontón lleno”
Euskotren Winter Series Txapelketak baditu bere lehen finalistek. Erika Mugartegi eta Frida Watkins dira, atzo hiru setetan Elaia Gogenola eta Eneritz Lizardi garaitu ostean. Datorren astelehenean, beste finalerdian, Helena eta Arai. Ihart eta Maiaren aurka arituko dira. Frida Watkins atzelari zumaiarrak kontatu digu ilusioz begiratzen diola finalari.
9. atala
2026/03/11
Sergio Herrera: “Hay muchas cosas positivas para ser ambiciosos y seguir mirando hacia arriba”
Sergio Herrera Osasunako kapitainetako eta aldagelako liderretako bat da. Atezaina 2017an iritsi zen talde gorritxora, eta pisu handia du. Udako entrenatzaile aldaketaren ondoren, eta ligako denboraldi hasiera zail baten ostean, Osasuna bigarren itzuli bikaina egiten ari da, eta salbazioa baino zerbait handiagoarekin amets egiteko aukera ematen die. Hori bai, orain lehen erronka asteburuko derbia da, Realaren aurka
10. atala
2026/03/12
Markel Fernández: “En la individual quiero estar en semis, y en los relevos podemos luchar por una medalla”
Datorren asteburuan, martxoaren 20tik 22ra, Toruń hirian (Polonia) jokatuko da 2026ko Pista Estaliko Atletismoko Munduko Txapelketa. Bertan nazioarteko atletarik onenak bilduko dira. Eta han izango da Markel Fernández ere; bi probatan lehiatuko da: 400 metroetan eta 4x400 metroko errelebo mistoan. Sopelako atletak zein helburu duen kontatu digu.
11. atala
Javi Martón: “Queremos seguir escalando puestos hacia arriba, queremos más”
Realaren harrobitik igaro, eta Athleticen jokatu ondoren, Eibarren aurkitu du Javi Martonek bere lekua. Han, hainbeste desiratzen zuen jarraikortasuna lortu du eta, 9 golekin, taldeko goleatzaile nagusia da. San Joseren taldeak lehen jardunaldietan falta izan zuen erregulartasuna aurkitu du, eta jada gorantz begira jarri da. Martonek bere egunerokoa nola bizi duen eta zein helburu dituen kontatu digu
12. atala
2026/03/16
Entrevista a Joseba Ezkurdia y Jokin Altuna
Binakako finala baino pare bat aste lehenago, finalistetako birekin hitz egin dugu: Joseba Ezkudia eta Jokin Altunarekin. Gutxi ziren Aspeko bi aurrelari hauek osatutako bikotearen alde apustu egiten zutenak, baina txapelketako ezustekoetako bat izan dira, eta merezimendu osoz sartu dira finalean. Ezkurdiak eta Altunak martxoaren 29ko hitzordu garrantzitsuaren aurretik nola dauden azaldu digute.