Pocoyo haurtxo txikia da, jatorra eta alaia. Jakin-min handia dauka, natural-naturala da eta energiaz beteta dago. Batzuetan negar, besteetan barre, gertatzen zaion guztia aprobetxatzen du zerbait berria ikasi eta dibertitzeko.
1. atala
D1: 1. Aterkia
Pocoyok aterki bat aurkitu du. Bera eta bere lagunak aterkiarekin jolasean ibiliko dira, zertarako balio duen jakin gabe. Euria hastean igarriko diote.
2. atala
D1: 2. Danbor-tarrapata, mesedez
Pocoyok eta bere lagunek pozik egiten dute dantzan Piloten Orkestrarekin. Hura isiltzean, eurak hasiko dira musika jo nahian.
3. atala
D1: 3. Erratz erraza
Bazterrak txukuntzen ere ondo pasa daiteke. Erratza zaldia izan daiteke, gitarra edo hockey-makila!
4. atala
D1: 4. Nor ari da deika
Pocoyok telefono bat aurkitu du. Zertarako balio duen eta deika nor ari den asmatu behar du.
5. atala
D1: 5. Ekarri, Loula!
Pocoyo eta Loula hondartzara doaz, baina behin eta berriro galtzen zaie pilota bidean eta komeriak izango dituzte hura aurkitzen.
6. atala
D1: 6. Hodei txiki bat
Pocoyok lagun berri bat dauka: hodei txiki jostalari bat.
7. atala
D1: 7. Ellyrentzat opari bat
Ellyren urtebetetze-eguna da eta Pocoyok opari berezi bat egin nahi dio. Ezetz igarri zer den!
8. atala
D1: 8. Pocoyo-dantza
Pocoyok irrati bat aurkitu du. Patok robotaren dantza egingo du eta Ellyk balleta. Pocoyok ere asmatuko du nola edo hala. Bakoitzak bere erara egiten du dantzan!
9. atala
D1: 9. Doministikuka
Ellyk burutik beherakoa dauka eta bere doministikuek lurrera botatzen dute Pocoyoren dorrea. Pocoyok eta Patok zerbait pentsatu beharra daukate.
10. atala
D1: 10. Misterio itzela
Pocoyok argazki batzuetako arrastoei jarraitu behar die kamera nork eraman duen jakiteko.