Pintxo iratxo bihurriarekin batera, etxean ondo pasatzen eta jolasten ikasiko dugu gure planeta errespetatu eta klima-aldaketari aurre egiten diogun bitartean.
1. atala
1. Kutsadura energetikoaren aurka
Pintxok piztu dituen tresna elektrikoetatik bola kutsatzaile arriskutsu batzuk ateratzen ari dira.
2. atala
2. Bero boladaren aurka
Pintxok etxeko argi guztiak pizten ditu eta honek bero-bolada bat eragiten du!
3. atala
3. Garbigailua gehiegi jartzearen aurka
Garbigailua hainbeste aldiz erabiltzearen ondorioz, hondatu egiten da eta etxe osoan zehar hedatzen den apar bitxi bat botatzen du.
4. atala
4. Zaborraren aurka
Zaborra bizirik dago eta Pintxoren atzetik dabil! Hau konpontzeko modu bakarra zaborra birziklatzea da. Lortuko ote du iratxoak?
5. atala
5. Plastikoaren aurka
Pintxo plastikozko pote batetik libratzen saiatzen da, baina ezinezkoa da, egiten duena egiten duela ere, potea ez da desagertzen!
6. atala
6. Energia berriztaezinen aurka
Pintxo bere hegazkinera igotzen da hegan egiteko eta bere pilota berreskuratzeko, baina… nola izango da hobe martxan jartzea?
7. atala
7. Kontsumismoaren aurka
Pintxok ezin dio erosteari utzi! Bere etxea kaxaz betetzen ari da, izugarrizko nahaspila sortuz.
8. atala
8. Ura alferrik galtzearen aurka
Pintxok etxeko txorrota guztiak irekita utzi ditu eta, horren ondorioz, auzo osoa urik gabe geratu da.
9. atala
9. Erregai fosilen aurka
Pintxo hain da bihurria, motorra erabiltzen duela etxetik mugitzeko, baina horrek nahaspila eta kutsadura handia sortzen ditu.
10. atala
10. Aerosolen aurka
Pintxoren kaktusa desagertu da, beraz... detektibe bilakatu eta misterio hau argitu behar dugu!
11. atala
11. Super Pintxo
Pintxok ikasiko du barazkiak eta frutak jaten dituenean Super Pintxo bihurtzen dela!
12. atala
12. Papera bikaina da
Papera berrerabiliz edozer gauza egin dezakegu, adibidez... hegazkin hegalariak eta igel jostalariak!