Euskal Herriko txoko guztietara zabaldu dira, ahoz aho, Pernando Amezketarraren esaera, asmakizun eta gertakizunak. Orain, marrazki bizidunetan ikusiko ditugu gipuzkoar ezagun horren abenturak eta umorezko pasadizoak.
1. atala
1. Zuloak zulo
Zer da kendu eginagatik handitu egiten dena? Nola tapa litezke bi zulo beste zulo batekin?
2. atala
2. Pernandoren aharia
Astoa, Pernandoren astoa, munduan den animaliarik bizkorrena da, baina inon den animaliarik maltzurrena Pernandoren aharia da.
3. atala
3. Ilargitik eroritako bi fraile
Fraileek ezin dute bizi Pernandori adarra jo gabe. Oraingoan ilargira iristeko zenbat bide dagoen galdetu diote.
4. atala
4. Pernandok bere burua bota
Beste askotan bezala, Pernando berandu xamar dator etxera.
5. atala
5. Mihinak dantzari
Norbait hil da Amezketan. Kanpai hotsa tristea entzuten da behintzat. Etengabeko kanpai hotsa. Pernando dago kanpandorrean, kanpaiari eragiten.
6. atala
6. Apaizaren legatzak
Garizuma dugu, kristauek okela jan behar ez duten sasoia. Baina apaizak bula ematen die doktrina ondo ikasi duten kristauei.
7. atala
7. Ameriketako osaba
Loro batekin azaldu zaio Pernandori Ameriketako osaba.
8. atala
8. Erbia
Toribio ehiztariak Amezketako mendietan erbi bati tiro egin dio, baina erbiak ihes egin du, herrenka baina, zaurituta.
9. atala
9. Apaizaren zerria
San Martinak heldu dira, txerria hiltzeko garaia, baina Pernandok, aurten ere, ez du zerria hilko, berak hil baino lehen hiltzen zaizkio goseak.
10. atala
10. Bigarren astoa
Tolosan feria da, eta Tolosan feria dagoenean bertan egon behar du Pernando Amezketarrak. Pernandorik gabeko feria ez da feria.
11. atala
11. Eskribauari irakasten
Soldaduak azaldu dira Amezketan, eta zamariak hartu dituzte beren garraioak egiteko. Fernandorena ere hartu dute.
12. atala
12. Pernando santua
Izugarrizko lapurreta egin dute Amezketan. San Bartolome patroiaren irudia eraman dute elizatik. Apaiza kezkatuta dago. Nola emango du meza?