Musika munduan garrantzitsuak izan diren egile, artista edo eta gertakarien inguruko argibideak emango dizkizuten musika podcastak.
1. atala
2025/10/29
The Clash (I): Garrantzia duen talde bakarraren historia
70eko hamarkadan, punkaren goraldian sortu zen The Clash taldea Londresen. Musikaren historian arrasto sakona utzi zuen Joe Strummer, Mick Jones, Paul Simonon eta Topper Headon-en taldeak, eta Euskal Herrian izan zuen eragina ere sekulakoa izan zen. ”Pasaiak” podcastaren laugarren denboraldia talde ingelesaren historiari errepasoa eginez hasi dugu.
2. atala
2025/11/26
The Clash (II): Punk-aren mugak gainditu zituen banda enblematikoa
Printzipio eta kode propioak zituzten eta euren abestietan reggae, ska, jazz nahiz haize sekzioak sartuz era guztietako melomanoak batu zituzten. “London Calling” eta “Sandinista!” aztertu ditu Irantzu Karrerak “Pasaiak” podcastaren atal honetan.
3. atala
2026/01/28
Phil Spector: Gorakada eta gainbehera
1939an New Yorken jaiotako Phil Spectorrek talentu handiko artistaren paradoxa irudikatzen du: XX. mendeko pop musikaren figura garrantzitsuenetakoa izan zen sortzaile zein produktore moduan, baina tratu txar eragile eta hiltzaile ere bai. Irantzu Karrerak “Pasaiak” podcastaren atal honetan azaldu dizkigu 2021ean hildako Phil Spectorren argi-ilunak.
4. atala
2026/02/25
Françoise Hardy: pop musika eta moda frantzesaren ikono ahaztezina
1962an bere lehen singlea “Tous les Garçons et les Filles“ kaleratu zuen, yé-yé fenomenoaren ikur bihurtuz. Era horretan Frantziako abangoardia mugimenduaren partaide izan zen Brigitte Bardot, France Gall edota Sylvie Vartan-ekin batera. Berezkoa zuen dotorezia eta estiloarekin diseinatzaile ugari inspiratu zituen eta ordutik, chic paristarraren sinboloa da. Françoise Hardy 1944an jaio eta 2024an hil zen.
5. atala
2026/04/29
1966: musika, gazteen enblema bihurtu zenean
Adituak ez dira guztiz ados jartzen, baina kritikarien, historialarien eta datuen analisien arabera, urte batzuk urrezkoak izan ziren musikarentzat. 1966an musika entretenimendu arina izatetik, arte serio eta esperimental izatera pasatu zen. The Beatles, Beach Boys eta Bob Dylanen diskorik esanguratsuenak plazaratu ziren: "Revolver", "Pet Sounds" eta "Blonde on Blonde".
6. atala
2026/05/27
1966: Pop musikaren eztandaren urtea
1966ko bigarren seihilekoan, musikariak pop formula sinpleetatik soinu konplexuagoetara urruntzen hasi ziren. Rock psikodelikoaren gorakada etorri zen eta Motown etxearen kanta ikonikoak zerrendetan nagusitu ziren. The Beatlesek, bestalde, “Revolver” diskoa argitaratu zuen abuztuan aurrerapauso artistiko eta tekniko iraultzaileak ekarriz, eta handik astebetera azken kontzertua eman zuten aurrerantzean estudioko lanetara mugatu baitziren.