Nafarroako parlamentarien eztabaida Radio Euskadin.
1. atala
13/09/2025
Arrancamos el curso político en Navarra con las presuntas tramas de corrupción como indiscutibles protagonistas
Kargu sozialistekin zerikusia duten ustezko ustelkeria kasuak eta Nafarroako Parlamentuan osatu den ikerketa batzordea dira ikasturte politikoaren lehen eztabaidaren ardatzak. Eskuinaren tonuak oso gogorra izaten jarraitzen du Chiviteren Gobernuaren aurka. Gainera, urteko lehen solasaldi honetan, UPNko Valtierrako alkatearen hitz arrazistak aztertuko ditugu.
2. atala
27/09/2025
El calendario de la comisión de investigación provoca roces entre los socios de gobierno
Parlamentariekin egindako solasaldian ikerketa batzordearen egutegia aztertu dugu. Dagoeneko badakigu urriaren 14an hasiko direla agerraldiak. Lehen agerraldiek Belateko esleipenarekin zerikusia izango dute, Geroa Bairen eta eskuineko taldeen aldeko botoekin. Gainera, aurrekontuak negoziatzeko Nafarroako Gobernuaren eta EH Bilduren arteko lehen hartu-emanari buruz eztabaidatu genuen.
3. atala
04/10/2025
El Gobierno Asiron ya negocia los presupuestos con el PSN mientras la ciudad se muestra dividida en torno a los toros en San Fermin
Iruñeko Udalak dituen erronkak aztertu ditugu zinegotziekin. Aurrekontuen negoziazioa abian da, eta Sanduzelai auzoan trafikoa lurperatzeko proiektuak ere aurrerapausuak eman ditu. Gainera, San Fermini buruzko inkestak uzten dizkigun datuak ere mahai gainean jarri ditugu.
4. atala
11/10/2025
El TJSN deja en evidencia que el decreto de meritos de acceso a la función pública discrimina al euskera
Parlamentuko solasaldian, Israelen eta Hamasen arteko bake-prozesua martxan jarri duen akordioa aztertu dugu. Oro har, begi onez hartu dute itun hori, nahiz eta eskatzen duten, Israelek bere gain har dezala Gazan eragindako genozidioaren erantzukizuna. Gainera, merituen dekretuaren baliogabetzeak begi bistan utzi ditu UPN eta PSN, eta beste indar politikoen arteko desadostasunak funtzio publikora sartzeko euskararen balorazioan. Eta, azkenik, ikerketa-batzordearen lehen agerraldietarako egun gutxi falta direla, Kontuen Ganberaren azken txostena aztertu dugu; horietan Koldo auziaren baitan Auzitegi Gorenaren auzi berezian ikertutako enpresei esleitutako bost proiektu fiskalizatzen dira.
5. atala
18/10/2025
El duro cara a cara entre los técnicos de Belate deja las primeras conclusiones de la comisión investigación
Parlamentarioen solasaldian aztertu ditugu ikerketa-batzordearen lehen bi agerraldiak. Kontratazio-mahaiko lehendakariak eta idazkariak argi utzi dute Belateko esleipenean jarraitutako prozeduraren inguruan duten liskarra. Gainera, Jose Luis Abalosek eta Koldo Garciak ez dute Auzitegi Gorenean deklaratu nahi izan.
6. atala
25/10/2025
La derecha insiste en ver indicios de corrupción tras las nuevas comparecencias en la comisión de investigación
Parlamentuko solasaldiak Belateko kontratazio mahaiko beste bi kideren agerraldiak aztertu ditu. Gainera, Osasunbideako zuzendari kudeatzailearen kargugabetzeaz eta Nafarroan abortatzeko eskubidea bermatuta dagoen ala ez eztabaidatu dugu.
7. atala
15/11/2025
El Debate sobre el Estado de la Comunidad muestra una María Chivite dispuesta a agotar la legislatura
Solasaldi parlamentarioan, Erkideogaren Egoeraren eztabaidari buruzko azterketa sakona egin dugu. Eskuinaren hitzaldietan agerikoa izan da ustelkeria kasuen aipamena, baina legegintzaldiko azken txanpari begira, alderdi aurrerakoien arteko kohesioa indartuta atera da.
8. atala
22/11/2025
La salida de la cárcel de Cerdan y el nuevo informe de la UCO echan más leña al fuego de la política foral
Santos Cerdanen espetxeko irteera eta buruzagi sozialista eta Servinabar enpresaren arteko harremana xehetzen duen UCOren azken txostena dira gure solasaldi parlamentarioaren protagonista. Aldi berean, Auzitegi Gorenak Esattuko Fiskal Nagusiari ezarri dion kondenari buruz eztabaidatu dugu.
9. atala
29/11/2025
La mayoría progresista impone su mayoría para aprobar el mayor presupuesto de la historia de Pamplona
Iruñeko zaindaria den Done Saturdi ospakizunarekin batera, udal solasaldiak 2026ko aurrekontuen onarpena aztertu du. Era berean, Udaltzaingoak atxilotuen jatorria zehaztu behar duen ala ez ere eztabaidatu dugu. Aldi berean, udal taldeek Erripagainako biztanleen artean inkesta bat egiteko. Iruñea, Burlata eta Uharteren arteko hitzarmenari buruzko iritzia eman dute,
10. atala
13/12/2025
El PSN y sus socios restañan las heridas tras las crisis por el sobrecoste de Belate
Parlamentuko solasaldian, Chiviteren Gobernuaren unerik zailena aztertu dugu, bazkideek konfiantza galdu dutelako Belaten izan diren gainkostuak direla eta. Gainera, Madrilera begira gaude, Auzitegi Nazionalak ikertzen dituen ustelkeria kasu berrien ondoren Pedro Sanchezen gobernuak bizi duen egoera delikatuarekin. Azkenik, Espainiako Gobernuak Txiki eta Otaegi frankismoaren biktima gisa aitortu izanaz hitz egin dugu.
11. atala
20/12/2025
Chivite saca adelante los presupuestos con la comparecencia de Cerdan en el Senado de fondo
Parlamentuiko solasaldiak Chiviteren zazpigarren aurrekontuen onarpena aztertu du. Gainera, Legebiltzarreko eta Senatuko ikerketa-batzordeak alderdien arteko eztabaidaren protagonista izaten jarraitzen dute.
12. atala
10/01/2026
Chivite sube la intensidad política con una crisis de Gobierno de calado
Parlamentuko solasaldian Javier Remirez eta Inma Jurio kontseilari berrien sarrera aztertu dugu, baita Felix Taberna eta Amparo Lopezen kargugabetzea ere. Gainera, AEBk Venezuelari egindako erasoak eragindako egoera eta Espainiako Gobernuak eta Elizak sexu-abusuen biktimei kalte-ordainak emateko egindako akordioaren osteko egoera aztertuko dugu.