Bere tripulazioarekin batera, Monkey D. Luffy One Piece altxor ospetsuaren bila doa, piraten errege berria izateko erronkei aurre eginez.
1. atala
1. Luffy naiz, piraten erregea izango naiz
Luffyren abentura hasiko da, Piraten Erregea izan nahi duen gomazko gazte batena. Luffyk Coby ezagutzen du Alvida pirataren erasoan.
2. atala
2. Ezpatari maisua, Roronoa Zoro pirata
Luffyk, tripulaziorako kideak lortzeko ahaleginean, Roronoa Zoro ezpataria preso dagoela jakin du, eta askatu egin nahi du.
3. atala
3. Morgan Luffyren aurka
Luffy eta Zoro Morgan kapitainaren aurka borrokatzen ari dira. Helmeppo semearen trikimailuei ere aurre egin beharko diete.
4. atala
4. Luffyren iragana. Shanks, pirata ilegorria
Itsasoratu ondoren, Luffyk gogoratzen du zergatik hartu zuen Piraten Errege izateko erabakia.
5. atala
5. Harrigarria, Buggy pirata kapitain
Luffy Nami lapur maltzurrarekin gurutzatzen da. Buggy agertuko da, Luffyren lehen etsai serioa.
6. atala
6. Egoera larria, Mohji basapizti hezlea
Buggy kapitainaren piratei kolpe hilgarri bat eman ondoren, Luffy eta bere lagunak ihesi doaz, baina Mohji piztia-hezitzaileak aurkituko ditu.
7. atala
7. Borroka armatua, Zoro ezpatari maisua
Buggy kapitainaren piraten aurkako borrokak jarraitzen du. Zorok Cabaji akrobatari aurre egin behar dio.
8. atala
8. Nor da garailea?
Luffy eta Buggy kapitainaren arteko borrakaren ondoren, eta nora joaterik ez duenez, azkenean Namik Luffyrekin bat egitea erabakitzen du.
9. atala
9. Gezurti jatorra. Usopp kapitaina
Luffyren tripulazioa herrixka batera iritsiko da itsasontzi bat lortzeko asmoz. Han Usopp aurkituko dute, gezurti hutsa den pertsonaia.
10. atala
10. Munduko morroi xelebreena!
Luffy Usoppen atzetik doa baina Kuro kapitain basatiarekin egin du topo. Jango agertzen da, jendea hipnotizatzeko gaitasuna duen pirata.
11. atala
11. Azpikeria agerian! Kuro kapitaina
Usoppek Kuroren plan gaiztoaren berri ematen dio herriari. Erasoa berehalakoa da, baina inork ez ditu bere hitzak sinesten.
12. atala
12. Gerra! Borrokaldi sumina Kuroren taldearen kontra
Inork sinetsi ez zionez, Usoppek Kaya eta gainerako herritarrak bere kabuz defendatzea erabakitzen du,