Duela 10 urte Julen eta Ibai banaezinak ziren. Gaur egun, Julen gazte arrunta da, eta Ibai guztiz arrotz bihurtu zaio. Baina dena aldatzen da heriotza batekin eta Juleni bigarren aukera bat eskainiko dion ilargi gorri batekin...
1. atala
Julen Bizenta Mogel Institutuko ikasle ohiekin berriz elkartzeko festa batera joan da, 10 urte geroago. Ibai ere han egongo da, kartzelatik atera berri da, eta berarekin hitz egin nahi du...
2. atala
Julen Ibairengana hurbiltzeko eta konfiantza berreskuratzeko bigarren aukera baten aurrean dago, baina lehenik, bizitzen ari den guztia benetakoa dela ziurtatu behar du.
3. atala
Bizenta Mogel Institutuko neska-mutilak festa batera joaten dira abandonatutako etxetzar zahar batean, eta Julenek gaua aprobetxatu nahi du Ibairi gauza garrantzitsuak galdetzeko.
4. atala
Julenek Markelengana hurbiltzea lortzen du, bere harremana gero eta estuagoa da. Hala ere, konturatzen hasi da denbora amaitzen ari zaiola Ibairi laguntzeko.
5. atala
Ilargi gorriaren gaua dator, dena gertatuko den gaua... salbu eta Julenek garaiz jakiten badu zerk eramango duen Ibai krimen hori egitera.