Zientzia eta teknikari buruz jakin beharreko guztia, Gillermo Roak aurkeztuta, Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean. Ikerkuntza, ikertzaileak eta berrikuntza. Zientziaren inguruan zer ari den mugitzen jakin nahi?
1. atala
2026/10/15
Txernobil: naturak nola erantzun duen
Elhuyar aldizkariaren azken zenbakiari gainbegirada, Ana Galarraga Aiestaran kozuzendariarekin. Gai nagusia, Txernobilgo istripua eta nola erreakzionatu duen naturak istripuaren ondoren.
2. atala
2026/10/08
Nobel sariak eta transformerrak
Transformerrak ekarri dizkigute Gorka Azkune Galparsoro eta Nacho Arganda Carreras informatikariek. Berez, hizkuntzaren tratamenduan erabiltzen ziren, baina oso tresna malgua da eta ia denetik egin daiteke gaur egun transformerren bitartez. Gainera, aurtengo Nobel sariak aztertuko ditugu!
3. atala
2026/10/01
Itsasargiak, zergatik hor?
Zergatik daude euskal itsasargiak dauden tokietan? Mentxu Aiertzarekin erantzungo diogu galderari eta kontakizun historiko bat egingo dugu.
4. atala
2026/09/24
Bizilabe: zientzia aisialdirako
Saioa Aranburuk (Elhuyar) eta Eider Nuñezek (EHU), zientzialariak biak, Bizilabe proiektuaren aurtengo edizioa aurkeztu digute. Gazteek aisialdian zientzia-proiektuak garatzeko aukera ematen du proiektu honek. Elhuyarrek antolatzen du, eta bertako eta kanpoko zientzialariek hartzen dute parte.
5. atala
2026/09/17
Adimen artifiziala auzitan
Ustez, OpenAIko adimen artifizialeko sistema batek milurteko problema matematikoetako bat ebatzi du. Navier-Stokes ekuazio konplexuak dira: atmosferaren eta ozeanoen dinamikak edo hegazkin baten aerodinamika kalkulatzeko ekuazioak dira. Baina polemika piztu da, ez baitago argi lan hori egiteko OpenAIk matematikari batzuen lana plagiatu duen ala ez. Hortik abiatuko da saio hau. Gainera, beste kontu asko Norteko Ferrokarrillean.
6. atala
Zientzia eta teknologia