0:17 0. Teaser: Norte Sur III
"Norte Sur" podcastaren hirugarren denboraldian, aurrekoetan bezala, murduan, Iparra eta Hegoaren arteko desoreka sortzen duten gaiei helduko diegu, eLankidetzarekin elkarlanean eta Vicky Pizarrok gidatuta.
47:20 1. Minerales de conflicto: la cara invisible del consumo
“Norte Sur” podcastaren hirugarren denboraldia abiatzeko atalean, Peruko meagintza konpainiek egiten dituzten abusuzko iharduerak eta horien albo kalteak aztertu ditugu. Javier Arellano y Guillermo Otano adituek eta beren lurrak erasoetatik babesteagatik jazarri dituzten buruzagi zenbaiten ahotsaren bidez, mehatzen ustiapenak sortzen dituen arazoak aztertu ditugu. Hala nola, ingurumenean, giza eskubideetan edota inguru haietako komunitateen eguneroko bizitzan. Atalean zehar, agerian geratzen da Estatuak meategien ustiapen modu erasokor hau babesten duela eta aldiz jazarri egiten diren kontrako protestak. Lurra eta ura babesten dituztenen aldeko ingurumen justizia ezinbestekoa jotzen dira.
46:56 2. El Salvador: la cruzada de Bukele contra las ONG y los derechos humanos
2022. urtetik El Salvador ia etengabeko salbuespen egoeran bizi da segurtasunaren izenean. Nayib Bukele presidenteak gaizkile-taldeek erabiltzen duten indarkeriari aurre egiteko ekintza gisara baliatzen du oinarrizko eskubideen urraketa dakarren politika. Bere kontrakoak jazartzen dituela, atxiloketa arbitrarioak eta agintekeria salatzen diote.
“Norte Sur” podcastaren atal honetan, giza eskubideak aldarrikatzeagatik El Salvadorretik ihes egin behar izan duten ekintzaileekin mintzatu da Vicky Pizarro. GKEn kontrako jazarpena salatzen dute. Ivana Cruz abokatuak Euskadin babestu behar izan du, Benjamin Ramos kooperantea Bilbon bizi da. Margarita Morales ekintzaile feminista eta El Salvadorren bizi den Gaizka Herrán, Paz y Solidaridad taldeko ekintzaile bizkaitarraren lekukotza ere jaso dugu.
53:04 3. Descolonizar la mirada: la batalla educativa contra los estereotipos
Badakizu, adibidez, Donostiako Trinitate Plazan esklaboak saltzen zirela? Daukagun iragan kolonialaren ondorioa da eta horren eragin zuzena da oraindik ere beste lurralde batzuetatik datozen pertsonak begiratzeko daukagun modua; askotan horretaz jabetzen ez garen arren. Ondorioz, garrantzi handia dauka etorkizuneko belaunaldiei gertakariak azaltzeko erabiltzen dugun modua. “Norte Sur” podcastaren atal hau arrazakeria eta kolonialismorik gabeko hezkuntzari eskaini nahi izan diogu, arraza, generoa edota gizarte klaseari lotutako gaiak jorratzerakoan berdintasuna aintzat hartzen ez duten eta diskriminazioa iraun arazten duten jarrerei aurre eginez. Horretarako, arabiar, ijito eta Afrikako komunitateen ordezkariak diren Hajar Samadi, Adriana Torroella, Tamara Clavería eta Quinndy Akejurekin elkartu gara. Bere aldetik, Jose Antonio Azpiazu historialariak Euskal Herriak historian zehar esklabismoa eta pertsonen salerosketa eta trafikoarekin izan duen lotura azaldu digu.
39:53 4. Agua: un derecho vital… ¿o una amenaza mortal?
Pertsonok uraz baliatzeko daukagun eskubidea aztertu dugu “Norte Sur” podcastaren atal honetan, zer da ura izateko eskubidea, zergatik urratzen da gizaki orok daukan giza eskubide hori eta nolatan jarri dezake bizitza arriskuan eskubide horren defentsak.
Hauxe da errealitatea: ura ezinbestekoa da bizitzeko, baina milioika pertsona dago munduan behar adina ur gabe eta, areago, eskura izan gabe. Nazio Batuen Erakundeak 2010.ean uraren eskubidea aldarrikatu bazuen ere, ezberdintasun hori iraunkor egiten duten gabezia estrukturalak aztertu nahi izan ditugu.
Ruth Pérez Lázaro eta Batxi Aranbururekin solastu da Vicky Pizarro, Giza Eskubideak eta ur baliabideen gestioan aditu diren bi pertsonekin. Ura izatearen eskubidea urratzeak sortzen dituen tentsio politiko, ekonomiko eta ingurumenekoak aztertu dituzte. Dalila Argueta berriz, Hondurasen kokatuta dagoen Guapinol ibaiaren defentsan ari da. Hain zuzen ere, ama- lurra eta ur eskubidearen ekintzaile delako bizi da Euskal Herrian erbesteratuta.
41:04 5. Amenazas, acoso y represión: así sobreviven las activistas en África
Afrikan emakume izanik giza eskubideak defenditzeak, mehatxuak jazarpena, behatua izatea edota atxiloketa arbitrarioa ekarri dezake. Norbaitzuk zure bizimodua zalantzan jartzea ere ekarri dezake, emakumeari dagokion portaera “ez egokia” jotzen dutelako zurea. LGTBIQ+ pertsonen kasua are larriagoa da, gizarte estigmatizazioagatik eta legedia zigortzailea eta zurruna delako. “Norte Sur” podcastaren 3. denboraldiaren amaierako atalean, (PBI) Peace Brigades International erakundeko Miriam García Torres eta giza eskubideen aldeko ekintzaile izan direlako jazarri dituzten Afrikako hiru emakumeren lekukotza jaso dugu: Ester Mbang Nguema, Aminatou Haidar eta Trifonia Melibea.