Harper laukiek ez dute ezer komunean, urtebetetzea eta gurasoak izan ezik. Haien arteko lehia puri-purian dago, baina dudarik gabe, familia da garrantzitsuena!
1. atala
D1: 1. Pilotua
Nicky, Ricky, Dicky eta Dawn laukiak dira, baina bi gauzatan baino ez dute kointziditzen: guraso eta urtebetetze berak dituztela. Dinamika laukoitzak anaia-arreben arteko etsaitasuna elikatzen du, baina azkenean, elkartzen direnean, ezerk ez ditu geldiarazten.
2. atala
D1: 2. Laukijauna
Hamargarren urtebetetzea ospatzear daudenean, laukiek erabaki dute helduak direla eta bakoitzak nahi duen modura ospa dezakeela.
3. atala
D1: 3. Kiroldu gehiago!
Mutilak txundituta daude neska berriarekin, baina Dawn ziur dago zerbait darabilela. Tomen patinajeko antzinako aurkaria kirol-dendara joango da eta bere kirol-denda irekitzeko asmoa duela iragarriko du. Haurrak edozer egiteko prest daude gurasoen negozioa salbatzeko.
4. atala
D1: 4. Dawnen gela aldaketa
Dawn nazkatu da bere neben zakarkeriez eta, azkenean, bere gela izatea lortuko du. Egia bihurtutako ametsa da, baina lau anaia-arrebak ohartuko dira elkarren beharra daukatela.
5. atala
D1: 5. Aginte kontrolaren kontrola
Nicky, Ricky, Dicky eta Dawn obsesionatuta daude telebista kontrolatzearekin, eta elkarren arteko liskarrak beraien gurasoen urtemuga hondatuko du.
6. atala
D1: 6. Umezainaren lau-benturak
Nicky, Ricky, Dicky eta Dawnek gurasoei eskatu diete euren umezaina Josie izatea nahi dutela. Baina gaua ez da uste bezala irtengo eta gurasoak Josierekiko konfiantza galduko dute.
7. atala
D1: 7. Burmuin zelaia
Laukiek Josie txunditu nahi dute eta beldurrezko film bat ikusiko dute, gurasoei ziria sartu ondoren. Baina filmak uste dutena baino gehiago eragingo die eta usteko dute gurasoak zonbi bihurtu direla.
8. atala
D1: 8. Gary-Chip-Elvis Txiki-Zango Bigunen isats tristea
Laukien txakurrak lapur bat geldiaraziko du eta laukiak publikoki haren izenaz ika-mikan hasiko dira. Albisteak txakurraren benetako jabea dela dioen emakume bat erakarriko du dendara.
9. atala
D1: 9. Nik babestuko zaitut
Dawnek futboleko taldekideak txunditu nahi ditu, baina horretarako bere neba Nicky mindu beharko du. Dickyk Rickyren laguntza behar du azterketa batetik libratzeko, baina anaiak huts egingo dio.
10. atala
D1: 10. Nor izan da gaizkakagilea?
Laukiak irrikan daude ur-parkera joateko, baina txangoa arriskuan egongo da norbaitek ez diolako komuneko tangari eragin. Laukiek elkarrekin lan egingo dute erruduna nor izan den argitzeko.
11. atala
D1: 11. Beldurraren dantzaldia
Laukiak dantzaldira joateko irrikan daude. Tom eta Anne ere bai, zaintzaile gisa gonbidatu baitituzte. Dawnek ez daki dantzan eta ez du barregarri geratu nahi. Rickyk eta Dickyk neska berarekin joan nahi dute dantzaldira, eta Nicky ondo pasatzeko asmoz joango da.
12. atala
D1: 12. Hartu dirua eta korri
Dawnek amak opari egindako eskumuturrekoa salduko du ekitaldi baterako sarrera bat erosteko. Bitartean, Nicky, Ricky eta Dicky aitari ziria sartzen saiatuko dira, hark egunean 10.000 pauso egin ditzaten eskatu eta gero.