Uda arratsaldeetarako konpainiarik onena. Elkarrizketak, musika eta egunero, harribitxiren bat.
1. atala
Besakadei buruz lehenengo Negua Joan da ta irratsaioan
Besarkadak onurgarriak diren aztertu dituzte Unai Serrano sikologoarekin. Emaus elkarteko 'Besarkadak' ekimenaren xehetasunak ere jaso dituzte.
2. atala
Kolonbiako nekazarien egoeraz Negua Joan Da Ta irratsaioan
Mundu bat elkarteko bi kideren begietatik aztertu dute Kolonbiako nekazarien egoera. Ane Garciak poesia jarri dio asteazkenari eta Osagaiz osasun zientziei buruzko artikuluak argitaratzeko aldizkaria ezagutu dute Jose Ramon Furundarenaren eskutik.
3. atala
Miren Manias ikertzailea, Negua Joan Da ta Irratsaioan.
Thierry Biscarrek Joana Echegaray artista jostuna aurkeztu digu eta Miren Manias ikertzaileak hizkuntza gutxituetako ikusentzunezkoei buruzko gogoetak egin dizkigu.
4. atala
Aitzol Zugasti sukaldariaren bizitzaz Negua Joan DaTa
Ternuara bidaia egitera doan Paola Sarronen bidai aurreko sentsazioak, Aitzol Zugasti sukaldariaren ibilbidea eta Alaitz Olaizolarekin autobus bidaiei buruz hizketaldia.
5. atala
Eguraldiaren gora beherak, June Ansoleagarekin Negua Joan Da tan
Euskal Telebistan asteburutan eta jaiegunetan eguraldiaren inguruko informazioa ematen duen June Ansoleagarekin elkarrizketa, Azeklima blog-a kudeatzen duen Asier Aranzadirekin eta programan ohiko duten Lorentxo Portularrumerekin batera.
6. atala
Mendebaldeko Saharaz eta Joxe Mari Carrere ipuin kontalaria
Mendebaldeko Shararen berri jakin dugu Carlos Beristainen eskutik, Ane Zubeldarekin poesia kontakizuna eta Joxe Mari Carrere ipuin kontalariaren gora beherak.
7. atala
Asier Garcia futbol entrenatzailea Peruko esperientzia kontatzen
Iker Galartzaren Gora Beherak, Thierry Biscarren bidez, Ximun Bellecaveren Mar-mar ibilbide erakusketa eta Asier Garcia Getxoko futbol entrenatzailea Perun gazteei futboleko baloreen trasnmisioa kontatuz Negua Joan Da Ta-n.
8. atala
Zeledonen jaitsiera eta Tio Teronen semeak taldearen istorioak
Iñaki Elorza Lankidearen bidez, Gasteizko Andre Mari zuriaren jaietako Zeledonen jaitsiera, Tio Teronen semeak dantzari taldearekin elkarrizketa eta Alaitz Olaiozola aktorearekin intsektuei buruzko anekdotak Negua Joan Da Ta saioan.
9. atala
Euskal Herrian zirkomotrizitatearen hastapenak 'Negua Joan Da' saioan
Jose Luis Korta Kaikuko entrenatzaileak arraunaren gaur egungo bere ikuspuntua eta iritzia eman ditu, eta Koldo Arakistain eta Nere Rubiok Euskal Herrian zirkomotrizitatea nola landu duten azaldu digute.
10. atala
Errebal taldea Estatu Batuak beste era batera ezagutuz
Iñigo Arandiaren bidez kaixomaitia.eus-ek udan duen mugimendua ezagutu ahal izan dugu; eta Gari Otamendi, Ixak Arruti eta Eneko Dorronsorok Errebal taldearekin Estatu Batuak ezagutuz bizi zan dutena azaldu digute.
11. atala
Inazio Arregik Baltistan eskualdearen berri eman digu 'Negua Joan Da Ta'n
Eneritz Aulestiak Kepa Junkerarekin 'sorgin' bezala egin duten ibilbidea eta udarako prestatuta dutena azaldu digu; Inazio Arregik Baltistan eskualdearen berri eman digu; Ane Garicak poesia kontatu digu eta Adrian Odriozolak KirolDNAri buruz hitz egin du.
12. atala
Etorkin gazteek izaten dituzten traba administratiboak 'Negua Joan Da'n
Harresiak Apurtuz'eko kide den Mikel Sarasolarekin hizketaldia izan dugu etorkin gazteek izaten dituzten traba administratiboen inguruan. Gainera, Thierry Biscarrekin Oihan Indart dantzaria ezagutu ahal izan dugu, Elirale Dantza Taldeko kidea.