Hona hemen Narutoren kondaira; ninja maisua izatera heltzeko oztopo guztiak gainditzeko prest dagoen gazte bat.
1. atala
1. Naruto Uzumakiren agerpena
Norbaitek Hostoaren Herrixka Ezkutuko pergamino sakratua ostu du. Erruduna Naruto da, ninja-agiria lortzeko froga gainditu ez duen mutil gazte misteriotsu bat, bere baitan sekretu handi bat gordetzen duena.
2. atala
2. Konohamaru dut izena
Ninja-agiria lortu ostean Narutok Konohamaru ezagutu du, Hirugarren Hokagearen biloba. Baina gainontzekoek bezala miresten ez duela ikustean, mutiko gaztea Naruto imitatzen hasiko da.
3. atala
3. Sasuke eta Sakura. Lagunak ala etsaiak
Naruto, Sakura eta Sakuke talde berean jarri dituzte. Maitasun-kontuak alde batera utzi eta elkarlanean aritzea lortuko ote dute?
4. atala
4. Gainditu ala ez? Biziraupen proba
Naruto, Sakura eta Sasukek beren irakasle berria ezagutu dute: Kakashi maisua, hain zuzen. Eta honek jakinarazi dienez, proba hau gainditzen ez duena zuzenean kanporatua izango da.
5. atala
5. Ez duzu gainditu! Kakashiren azken erabakia
Dirudienez, Kakashi garaitu dezakeen bakarra Sasuke da. Baina, zein da proba jakin honen helburu nagusia? Gaindituko ote dute Naruto eta bere lagunek?
6. atala
6. Misio arriskutsua! Bidaia Olatuen Lurraldera
Misio errazez kokoteraino dagoenez, Narutok goi-mailako misio bat eskatu dio Hokage Maisuari. Hau horrela, hirukoteak Tazuna Jauna Olatuen Lurralderaino eraman eta gaizkileen erasoengandik babestu beharko du.
7. atala
7. Behe-lainoaren deabrua
Misioa erraza izango zela zirudienean justu, Zazpigarren Taldeak Zabuzarekin topo egin du. Beraz, Kakashik ez dauka beste aukerarik: etsai indartsu honi aurre egiteko, Sharingan teknika erabili beharko du.
8. atala
8. Promesa mingarria
Kakashik gudu-zelaitik alde egiteko agindu dien arren, Naruto eta bere lagunek ez diote jaramonik egin. Horren ordez, Naturok egindako promesa gogora ekarri eta Kakashirekin indarrak batzea erabaki du.
9. atala
9. Kakashi, Sharingan gerlaria
Urezko kartzelatik irtetea lortu bezain laster, Kakashik borroka berrartu du. Zabuzari zer egiteko den erakusteko asmoz, Sharingan teknika aktibatzen hasi da.
10. atala
10. Txakra basoa
Zabuzaren heriotzaren ostean, Tazuna zubia beldurrik gabe eraikitzen has daiteke. Kakashik, bestalde, bere ikasleak basora eraman ditu txakrak hobeto kontrolatzen ikas dezaten. Baina, Zabuza hilda dago seguru?
11. atala
11. Bazen behin heroi baten lurraldea
Naruto eta Sasuke basoan elkar lehiatzen ari diren bitartean, Sakurak Tazuna babestu beharra dauka. Etxera iristean, herriko heroirik ospetsuenaren istorioa kontatzeko eskatu dio Tazuna Jaunari.
12. atala
12. Zubiko borroka: Zabuza itzuli da
Naruto atseden hartzen geratu den bitartean, beste taldekideek Tazuna zubira eramaten dute. Bertan, borroka berrartzeko prest, Zabuzak ustekabean harrapatuko ditu.