Gure artisten sormen unibertsoan murgilduko da Gaztea, hilean behin, Tabakalerarekin elkarlanean egindako ekimenean.
1. atala
1. Niña Coyote eta Chico Tornado
Niña Coyote eta Chico Tornado bikoak estreinatu du Musika Irudiak Eraikiz, Gazteak eta Tabakalerak sortu berri duten ekimena. ‘Atea’ diskoaren sorkuntza eta LParekin etorri diren ikus-entzunezko proiektuak izan dituzte hizpide, Ainhoa Vitoriak gidatutako saioan.
2. atala
2. Verde Prato
Edertasunaren bazterrak arakatu ditugu Verde Pratoren lanean murgilduta. Ibon Fernandezen galderei erantzunez, Verde Prato artista tolosarrak 'Bizitza Eztia' diskoa indartzen duen unibertsoa, eta bakarlari gisa bizi dituen momentu gazi-gozoak izan ditu hizpide. Donostiako Tabakaleran izan da, Musika Irudiak Eraikiz ekimenaren baitan.
3. atala
3. HOFE
HOFE, Igotz Mendez da: nortasun sonoro eta estetiko sendoagatik nabarmentzen ari den Atarrabiako artista gaztea. Leire Arrojeriak gidatutako saioan, kaleratzear den lanaren ildo musikal eta bisuala esploratu dugu; musika, irudia eta narrazioa modu koherente eta pertsonalean uztartzen dituen unibertso propioa nola eraiki duen ulertzeko. HOFEren sormen prozesua gertutik ezagutzeko aukera izan dugu, baita bere bilakaera markatu duten erreferentziak ere.