Musika Bulegoak osatutako saioa. Abestien atzean dagoen lanari buruz hitz egiten dugu, Arkaitz Villarrek gidatuta.
1. atala
Atlantikaldia
Errenteriako Atlantikaldia musika jaialdiaren antolakuntzaz aritu gara.
2. atala
09/11/2019
MUSIKA BULEGOA (2019/11/09)
Musika Bulegoa 2019-2020
3. atala
BIME
BIME jaialdiaren antolakuntzaz aritu gara Julen Martinekin. DA! – PRO: Euskal Herriko sortzaileak programatzaileekin harremanetan jartzeko egitasmoaz ere aritu gara eta Músicos al poder ere ezagutu dugu.
4. atala
Koplarik Kopla
Agus Barandiaran: Amurizarekin batera egingo duen Koplarik Kopla hitzaldi musikatuei buruzko elkarrizketa. Musika Gida Morea, Gernikako Iparragirre elkarteak abian jarri duen webgunea. Basques on Decks, Euskal Herriko DJ kulturan oinarritutako webgunea.
5. atala
Durangoko Azoka: Plateruenako kontzertuak eta Ahotseneako argia eta soinua
Intza Orbegozok kontatu digu Plateruenan nolako lana duten Durangoko Azoka ate joka dugun honetan, baita zein kontzertu izango dituzten ere. Ahotseneako soinu eta argi ekipamenduaren prestaketaz aritu gara Igor Ercillarekin.
6. atala
Kutxa Kultur Musika
Ainara Guzmanek Kutxa Kultur Musika programaren nondik norakoak azaldu dizkigu.
7. atala
Musika hamabostaldia
Leire Salamanca Tarragona argi tekniaria elkarrizketatu dugu (20 urtetik gora argi teknikari): Emakumeak sektorean duen lekuaz hitz egin dugu. Gaur egun El Drogas bezalako taldeekin lanean ari da. Auria Etxeandiak Donostiako Musika Hamabostaldiak publiko berriak nola jorratzen dituen azaldu digu.
8. atala
Juan Mari Beltran eta Josu Okiñena
Juan Mari Beltranek Villabonako Amasa elizan eman behar duen kontzertu didaktikoaz hitz egin digu. Josu Okiñena ere izan dugu, 'History Of The Basque Music' liburuaz.
9. atala
Maria Zubimendi eta Bay Of Biscay
Maria Zubimendi, Trio Zukan taldeko kidea, musikarien profesionalizazioaz: Musika kontserbatoriotik profesionalizaziora salto egitean dauden zailtasunei buruz. Gainera, Bay of Biscay jaialdiko zuzendari Amets Rodriguez-ek urtean zehar jaialdia nola prestatzen duten azaldu eta Euskadiko lehen jaialdi Jasangarria izatea nola lortu duten kontatu digu.
10. atala
Jon Bagues
Eresbil Musika artxibategiko zuzendaria elkarrizketatu dugu.
11. atala
Musika Bulegoa sariak
Martxoaren 10ean IV. Musika Bulegoa sariak banatuko dituzte Gasteizen. Aitor Bengoetxea Musika Bulegoko lehendakariarekin hitz egin dugu sari banaketaren berrikuntzei buruz.
12. atala
Dabadaba
Dabadaba aretoko arduradunekin hitz egin dugu argitaratu berri dituzten datuen inguruan.