
Proiektu honetan Bilbon eta inguruetan bizi diren 6 kulturatako jaien berri emango dugu. Hau da, sei kultura desberdinetako sei jai aukeratu, eta horiek gure artean, gure gizartean nola ospatzen dituzten aztertu dugu: Mexikoko Hilen Eguna, tradizio islamikoaren Eid al-Fitr jai erlijiosoa, kolonbiarren Kandelatxoen Jaia, errumaniarren Egun Nazionala, txinatarren Urteberria eta Kameruneko sawatarren Ngondo Jaialdia. Helburua espazio bat sortzea da elkarrengandik ikasteko, lotura sendoagoak eraikitzeko eta, azken batean, gure komunitatea indartzeko. Jaien berri izateko, Bilbo eta inguruetako 28 lagun elkarrizketatu ditugu, andre, gizon, umea, gazte eta adinekoak. Haiek kontatu digutena da bai ikus-entzunezkoan, bai argitalpen honetan erakusten dena. Eurak dira protagonistak. Hala bada, egitasmo honen bidez, munduari bira emango diogu, sei kultura ezberdinetako jaiak ezagutzera eta ospatzera eramango gaituen bidaia batean. Izan zaitezte gure bidelagun kolorez eta musikaz beteriko ibilaldi honetan!