Munduko futbol txapelketaren historia landu du podcast sail honetan Iñaki Berastegik. Adituen eta arituen laguntzarekin historian zehar txapelketa ezagunean protagonismoa izan duten futbolarien istorioak laburbildu dituzte.
1. atala
Hasiera 1930-1950: Alessandro Ruta eta Naxari Altuna
Futbola Olinpiar Jokoetako kirolen zerrendatik kanpo geratu eta gero, Jules Rimetek, FIFAko presidenteak, txapelketa berri bat sortu nahi izan zuen: Munduko Futbol Txapelketa. Uruguaik eta Italiak irabazi zituzten aurreneko lau edizioak. Bigarren Mundu Gerraren eraginez, 1942an eta 1946an ezin izan zen lehiaketarik egin.
2. atala
Peleren aroa 1954-1970: Aitor manterola eta Angel Garitano
Pele-ren Brasilek urrezko bere lehen aroa 1958 eta 1970 artean bizi izan zuen, Munduko Futbol Txapelketa hiru aldiz irabazita. Alemaniak eta Ingalaterrak ere lehen aldiz lortu zuten Rimet kopa.
3. atala
Maradona 1974-1990: Jose Manuel Etxeberria eta Juan Carlos Latxaga
Peleren eta Brasilen erregetzaren ostean, haren lekukoa hartzeko bi hautagai azaldu ziren: Beckenbauer eta Alemania edo Cruyff eta Herbehereak. Edonola ere, O Rei-ren pareko edo haren gainetik kokatu zen jokalaria, Diego Armando Maradona Argentinarra izan zen.
4. atala
Tiki-taka 2006-2014: Gari Fullaondo
Italiak, betiko estiloarekin 2006ko Mundiala irabazi eta gero, "Tiki-taka" izendatu zen joko estiloaren loraldia iritsi zen. Pep Guardiolaren Bartzelonaren eta Bayern Munichen eragin zuzenarekin, hurrenez hurre, Espainia eta Alemania txapeldun bilakatu ziren.
5. atala
Messi, Mbappe 2018-2022: Nerea Zusberro
Leo Messik 2022an bete zuen bere betiko ametsa: Argentinarekin Mundial bat irabaztea. Kylian Mbappek, aldiz, bere lehen parte hartzean altxatu zuen garaikurra. Didier Deschamps lapurtarrak ere balentria handia egin zuen 2018an: jokalari eta hautatzaile gisa Mundiala irabazi duen hirugarren pertsonan bihurtu zen.