Bost neraberen gorabehera itogarri, nahasi, neketsu eta ederrak: harremanak, sexua, eskolako notak, Interneteko bizia, familiaren presioak, arriskuak...
1. atala
1. Zerrenda
Batxilergoko 1. mailako ingeleseko laguntza-klasean elkartu dira bost nerabe, irakaslea E jauna dutela. Alexek tratua du auzoko droga-saltzailearekin.
2. atala
2. Alex
Batxilergoko 1. maila errepikatzen ari da Alex, epilepsiak eragiten dizkion arazo fisiko eta mentalengatik.
3. atala
3. Zali eta Jamie
Zalik pot egin du hainbeste presioren aurrean: irakasleak, aita zorrotza... Jamiek azkenean lagunak egin ditu baina ezin da haiekin ibili.
4. atala
4. Leon eta E Jauna
E jaunari ez diote uzten semearekin elkartzen. Leonek, berriz, ezin du Charlottengatik sentitzen duena ezkutatu Legsen aurrean.
5. atala
5. Charlotte
Charlottek errieta egiten dio Legsi bere biluziak argitaratzeagatik, eta ohartzen da lagunak dituela Jamie eta Zali haren alde etortzen direnean.
6. atala
6. Festa
Hormonak eta tentsioak ikaragarri altuak daude urteko lehen festa handian, Emmak eta Zalik moztu egiten dute.