Garbiñe Larrearen podcast honetan sendabelarrei buruzko bitxikeriak, erabilera praktikoak, belarren munduan aritu eta adituak direnei elkarrizketak eta bestelako kontu asko aurkituko dituzu. Argiako podcasta, GUAUn ere entzungai.
1. atala
2026/10/08
1. Suteen eraginak gorputzean
Suteetako keak gorputzean duen eragina aztertu dugu atal honetan, eta sendabelarrekin nola zaindu dezakegun ere bai. Gainera, aipatu ditugunak sendabelar ezagunak dira gure artean, eta atal honetan oso maitea dugun intxusa bertan ikusteak poz eman digu. Sendabelarra, berriz, azeri-buztana (Equisetum arvense) da eta gomendioa ere berarekin egingo dugu. Udazkeneko prestaketak I deitu diogu gomendioari, beste hiru ataletan jarraituko dugun lanketari hasiera emateko.