Gure herriaren oraina ulertzen laguntzen duten testigantzak biltzeko podcasta. 70 hamarkadatik aurerra izan diren indarkeriazko gertakarien inguruko ahotsak eta lekukotzak jasotzen ditu podcast honek.
1. atala
La prisión de la que nadie pudo escapar
2. atala
Idazketa, konpromezua eta Memoria
Memoria pertsonaren adierazgarria da eta literatura berriz memoriaren zaindaria, Historiari sentimenduak eta emozioak eransten dizkiolako. Bernado Atxaga, Miren Agur Meabe, Kirmen Uribe, Edurne Portela, edota Arantxa Urretabizkaiak sortutako Euskal literaturan, behin eta berriro errepikatzen da idatzietan emakumearen memoria. Gerra garaiak isilik egon arazi zituen emakumeak, zentsura eta jazarpenari isiltasunean aurre egin behar izan zioten emakumeak. Aurreneko unetik ordea, garbi izan zuten gerra irabaztea baina hobea zela memoriari eustea; gertakarien errelatoa ondo gordetzea. Egoera zaila izan zen, Frankoren itzala erraietaraino sartu bait zieten.
3. atala
Bakeranzko bide luzea
Bakea lortzeko eragile askok esku hartu behar dute. Berrogei urtetan zehar, Suarez, Gonzalez, Aznar edota Zapatero Espainiako Presindente ziren garaian haien gobernuetako ordezkariek ETArekin negoziaketa aldiak izan zituzten bakerako bidean. Aldi berean, EAEn, Eusko Legebiltzarrak, alderdi politikoek eta gizarte zibilak oro har, bakea lortzeko baldintzak sortu zituzten. Estrategia bikoitza zen, eta batzuk ahalegin handia egin zuten indarrak arrazoiari ez irabazteko. Etorkizuneko bakea horrela lortuko zela sinisten zutelako. 3500 atentatu, 850 hilketa baino gehiago, 2600 zauritu, 90 bahiketa eta milaka persona extortsionatu zituzten 2018ko Maiatzaren 3an balantzea itxi zen arte. Egun hartan ETAk bere amaieraren berri eman zion gizarteari.