
Maspalomas, musika original onenaren saria jasotzeko hautagaien artean dago aurtengo Goya sarietan. Aranzazu Calleja musikariak konposatu du soinu-banda, orain, GUAUn entzungai duzuena. Bikotearekin hautsi ondoren, Vicentek (76) gustuko duen bizimodua egiten hasten da Maspalomasen: eguzkia, parranda eta gozamena dira bere eguneroko jardunak. Baina istripu batek Donostiara itzultzera behartuko du eta han aspaldi abandonatu zuen alabarekin (Nagore Aranburu) elkartu beharko da. "Maspalomas" Moriartitarrek 2025ean egindako filma da.