
Arratsaldero, gaueko Teleberriaren aurretik, gure inguruko bazter guztiak arakatuko ditu gertakari eta protagonista berriak ezagutzeko asmoarekin. Izen propioa duten istorioak izango dira saio berriaren ardatz, eta lau haizetara bidaiatuko dira istorio eta protagonista horien bila: iparraldetik hegoaldera, ekialdetik mendebaldera, hiritik herri txikira eta itsasotik mendira. Ez da istorio bat ere kontatu gabe geratuko.