
Izen bereko filma jatorritzat duen umorezko serie honetan Euskal Herriko eta Kubako kulturak nahasten dira. Angulak saltzen diharduten bi anaia euskaldunen, Juan Luis eta Mikelen historia kontatzen zaigu. Kubara negoziotan egindako bidaia batean pertsonaia bitxiak ezagutu zituzten: Obdulio, Cari Rosa, Daisy, gaur egun Juan Luisen emaztea dena, eta Maité, Daisyren bost urteko alaba, Juan Luisi zirrara handia eragin ziona. Serieak pertsonaia hauen guztien abenturak eta gorabeherak kontatzen dizkigu, Euskal Herrian bizi direnean.