Lehiaketa basati eta barregarria, Miren Nogalesek eta Iker Galartzak aurkeztuta. 100 lagun hasiko dira lehian, eta astero tankera guztietako probak gainditu ostean, bukaerara iristen denak 10.000 euroko saria irabaziko du.
1. atala
1 .atala
Lehenengo atalean joko zelai ezberdinak ezagutuko ditugu: Soro Zoro, Potxingoa, Putzua, Hangarra eta Bunkerra.
2. atala
Bigarren atal honetan, Zarauzko errugbi taldea izango dugu gonbidatu. Lehen kanporaketen ondoren 86 lehiakide lehiatuko dira.
3. atala
Hirugarren atal honetan, lehen bi saioetatik bizirik atera diren 73 lehiakideak lehiatuko dira. Azkenik, zazpi izango dira kanporatuak.
4. atala
Bizirik atera diren 66 lehiakideak honako proba hauetan lehiatuko dira: Baloi Euria, Tirabira, Linbo, Sumolariak, Jauzi edo Jausi, Nazkaria eta Zelai Errea.
5. atala
Geratzen diren 58 lehiakideak honako proba hauetan lehiatuko dira: Zikindula, Tranpolin, Nazkaria, Gladiadoreak, Rugbileta eta Zelai Errea.
6. atala
Lehenengo bost saioetatik bizirik atera diren 52 lehiakideak sekulako probetan lehiatuko dira. 12 izango dira kanporatuak eta 40 geratuko dira.
7. atala
Zazpigarren atal honetan, bizirik atera diren 40 lehiakideak final handira hurbilduko dira.
8. atala
Lotsagabeak saioko finala heldu da. Zortzigarren eta azken atal honetan, bizirik atera diren 26 lehiakideak nor baino nor gehiago arituko dira final handian.