Loa eta Laia lagunak dira eta musika maitatzen dute. Ausartak, espontaneoak eta dibertigarriak dira. Azkarrak eta sortzaileak, erronka guztiak pasioz, adorez, ilusioz eta elkarlanean eramaten dituzte aurrera.
1. atala
D4: 1. Notak ikasten
Loa eta Laiaren laugarren denboraldiko atal hau lantzeko musikaren hasierako didaktikan oinarritu gara. Gure asmoa doinuaren bidez nota musikalak ikasteko abesti itsaskorra eta alaia sortzea izan da, gelan zein familian elkarrekin kantatzeko eta ondo pasatzeko konposatutako melodia.
2. atala
D4: 2. Amestu, margotu, irudikatu
Atal honetan Loa eta Laiak irudimenaren eta sormenaren garrantziaz arituko dira. Zientzia eta teknologian oinarrituz, proiektuak amesten, margotzen eta irudikatzen ikasiko dute. Ideiak erein, zaindu eta loratuz melodia jostagarri eta atseginen artean.
3. atala
D4: 3. Eskuak, oinak, hankak
Loa eta Laiaren abestian errimo bizi-biziekin gorputzaren atalak ikasteko melodia landu dugu. Pianoaren riff errepikakor eta itsaskorrak, blues eta rock estiloetan oinarritutako doinu atseginak, familian dantzatzeko, kantatzeko, gozatzeko eta ederto pasatzeko.
4. atala
D4: 4. Zorrien rantxera
Zorrien gaia lantzeko asmoarekin kanta dibertigarria sortu dugu. Estilo musikalari dagokionez, Mexikoko kulturari omenaditxoa egiteko rantxera bat konposatzea bururatu zaigu. Honela, etxeko txikiekin era lasai eta sinple batean gaiaz hitz egiteko aukera egon daiteke eta haiekin batera abesteko, koroak egiteko eta istoriotxo bat asmatzeko abagunea. Gora Mexiko!
5. atala
D4: 5. Tin eta Ton
Etxeko txikienekin izandako egunerokotasunean ideia berri bat sortu zen oinarrizko musika didaktika bultzatzeko: "Loa eta Laia" telesailerako bi pertsonaia berri sortzea. Atal berri honetan "Tin eta Ton" aurkeztuko ditugu, erritmoa, melodia, musika tresnak eta beste hainbat ideia ezagutzen lagunduko duten bi protagonista berriak.
6. atala
D4: 6. Bizikletan
Loa eta Laiaren atal berri honetan, energiaz beteriko abesti bat sortu dugu, gelditu gabe pedalei eragiteko, mugikortasun iraunkorrari buruz ikasteko eta gure planeta zaintzeko. Erritmo indartsu eta zirraragarriekin, haizeak bezala orro egiten duten gitarrekin eta pedaleada bakoitzaren konpasa markatzen duten bateriekin, handi eta txikiak bizikletara igotzera gonbidatzen ditugu. Rock glama eta hard rocka nahasten dituen doinua, airea aurpegian sentitzeko, natura deskubritzeko, aire zabalean ariketa fisikoa egiteko eta bizikletan egindako ibilaldi bakoitza etorkizun berdeago baterako urrats txiki handi bat dela gogoratzeko. Filmatzera, abestera eta familia giroan gozatzera!