Poesia nonahi edo inon ez egon daiteke. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron
1. atala
Lizardiren Baratza, abenduak 9: Xabier Lete
Xabier Lete, Lizardiren Baratzan, urteko azken loreak biltzen.
2. atala
Lizardiren Baratza, abenduak 16: Carlos Aurtenetxe
Carlos Aurtenetxe poeta donostiarrak bere lan poetikoaren antologia berria aurkeztu du: Áspera llama/ Sugar gozogabe. Aurtenetxek berak aukeratu ditu behin betiko aurkibidearen poemak.
3. atala
Lizardiren Baratza, abenduak 23: Maiak
Maia herriak antzinako distira eta ospea galdu ditu, baina XXI. mende honetan Maia zaharren familiako hizkuntzek mundua poetikoki izendatzen jarraitzen dute.
5. atala
Lizardiren Baratza, urtarrilak 6: Amaia Lasaren leihotik gu guztion itsasora
Amaia Lasak poesia errezitaldia egin zuen Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, 'Itsasoko Izaki' izenburupean.
6. atala
Lizardiren Baratza, urtarrilak 10: Nadal sariak
Gaizka Amondarain poeta, Nadal Sariak, Ugaitz Agirre Zapirain poeta gaztea, Victor Jara, Gorka Setienen poemak Nagore Legarreta argazkilariaren 'Edipotoa' liburutik, eta Sarrionandiaren koplak.
7. atala
Lizardiren Baratza, urtarrilak 17: Gabriel Kortaren liburu berria
Elurra galtza motzetan' poema liburua kaleratu du, bosgarrena du orain 33 urte hasitako ibilbidean. Jose Maria Mendiolaren 'Hamar mila zikoina' ipuina osorik, Tere Belokiren ahotsean.
8. atala
Lizardiren Baratza, urtarrilak 24: Iñigo Astiz
Biolontxeloak eskegi ditugu Baratzan, arropa zabaltzeko lokarrian. Iñigo Astiz poeta gazte nafarraren 'Baita hondakinak ere' poema liburua, eta bere gustuko beste hainbat egile: Sylvia Plath, Anjel Erro edota Sandro Penna italiarra, besteak beste.
9. atala
Lizardiren Baratza, urtarrilak 31: Ainara Maia
Maiatz argitaletxeak Ainara Maia Urroz irundarraren 'Chansons d’amour / Ilargi beterik gabeko gaua' kaleratu du. Azken hiru edo lau urteetan sortutako maitasunezko kantuak eta bizipen pertsonalak inspiratutako liburua da. Eta Jesus Mari Palaciosen “Casa Vacía” dokumentala aurkeztu da. Eta IKUSI MAKUSO atal berria, eta abar, eta abar... poesiaren argi-bidetan.
10. atala
Lizardiren Baratza, Otsailak 10: Klasiko euskaldunak
Xabier Lizardi, Esteban Urkiaga ‘Lauaxeta’ eta Xabier Leteren poesiez osatutako emanaldia antolatu dute Anjel Lertxundik eta Antton Valverdek.
11. atala
Lizardiren Baratza, otsailak 21: Koldo Zubeldia
Koldo Zubeldia poeta zaldibitarrak errezitaldia eskaini zuen, Pello Ramirezen musikaren laguntzaz, Zaldibiko Karreane kultur etxean. Ostegunetan 21:00etan Lizardiren Baratza, Euskadi Irratian.
12. atala
Lizardiren Baratza, otsailak 28: Mariluz Cecilia
Mariluz Cecilia poeta bizkaitarrak Nefoé eta Castillo Suarez poeta nafarrak Urtebetetze festa poema-liburuak aurkeztu dituzte 'Hitzak hegan' olerki topaketan.
13. atala
Lizardiren Baratza, martxoak 7: Poema dedikatuak
Kanta dedikatuen formula hunkigarri eta erromantikoa gogoratu dute, baina kanten ordez, entzuleek zuen lagun edota sendiei eskaini nahi dizkiezuen poemak emanez.